Ideia original baten bila zabiltzate ezkondu aurreko agur baterako?

Ezkongabeei harritu nahi dituzue balio duten guztia erakutsiz?

Bestelako plan bat nahi duzue ezkongabetasunari agur esateko?

Inguru Abenturak kuadrillan gozatzeko eta une berezi hau ospatzeko jarduerak eskaintzen dizkizue.

Neoprenoa jantziko dugu arroil akuatiko bat jaisteko edo lokatzez zikindu gara kobazulo ilun baten barruan? agian nahiago duzue bertikal amaigabeak eskalatzera ausartu. Alegia, hobe duzue Gymkhana batean lehiatzea?

Inguru Abenturak pertsona guztiek parte hartu ahal izango duten kirol-jarduerarik onenak eskaintzen ditu. Ausartu beste agur mota bat bizitzera, esperientzia paregabea eta ahaztezina eramango duzue.

Espeleologia jarduera agurretarako

Agur desberdin bat beste mundu batean.

Lurpean sarta beharreko agarra antolatu, espero ez dituzuen galeriak zeharkatuko dituzue eta kobaz gozatu gidari profesional espezializatuen eskutik.

Sorpresas beteriko lurpeko mundu hau ezagutu zure ezkondu aurreko agurrean!

Ausartzen al zarete ezkongabeekin mundu ilun, hotz eta normalean ezagutzen duzuen munduaz guztiz bestelako batean sartzen? Kuadrilla ausarta zarete eta zerbait berria probatu behar duzuela uste al duzue?

Hau da zuen agur-plana! Gaian adituak diren teknikarien eskutik, mundu magiko bat ezagutuko duzue formazio ikusgarriz betea eta emozio desberdinez betetako jarduera bat, non lokatzez zikintzea inoiz egin duzuen gauzarik dibertigarriena izango den. Abenturaz beteriko jarduera bat, eskalada txikiak, eskudelak, gaterak eta gure bidean aurkituko dugun guztia gaindituko duzue.

Kobek zer ezkutatzen duten jakiteko jakin-mina baduzue edo zein sekretu gordetzen dituzten izaki mitologikoei buruzko kondairaz betetako leku ilun horiek, bertatik bertara erakutsiko dizkizuegu gure kobazuloetako sekreturik ezkutuenak, baita haien inguru misteriotsua, formazioak eta galerien formak erę.

Magiaz betetako agurra, pertsona guztiak harrituko dituztena, baina, batez ere, egun honetako protagonistei!

Espeleologiako jarduera ikusi
despedidas-espeleologia
Descenso de barrancos para despedidas de Soltero/a

Arroil-Jaitsiera agurretarako

Ura eta dibertsioa guztiontzat!

Urez beteriko agurra Euskadiko, Nafarroako, Asturiasko edo Pirinioetako arroila ikusgarrienak jaitsiz.

Zatoz gurekin ezkondu aurreko agurraz gozatzera plan freskagarri eta dibertigarri batekin lehen mailako parke natural batean.

Ausartu zaitezte rapel, salto, txirrista eta ur-putzu freskagarriez gozatzera, ibaiak, kanoiak eta arroil ikusgarriak jaitsiz gidari profesional espezializatuen eskutik.

Ez zenuten inoiz horrelakorik imajinatu lagun baten agurrean esta? Eta eguneko protagonistek, uste duzue horrelako zerbaiten zain egongo direla?

Gure geografian zehar jaitsiera ezberdinak eskaintzen dizkizuegu eta horietako bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan arroil-jaitsierak egiten ditugu baina, era berean, Pirinioetara eta Europako Mendietara irteerak ere antolatzen ditugu interesa duten taldeentzat. Uretatik soilik ikus eta goza daitezkeen ibaiak eta paisaia naturalak aurkituko ditugu.

Seguru abentura handia izango dela eta plan hori ez duzue erraz ahaztuko hurrengo ezkondu aurreko agurrerako.
Anima zaitezte!

Arroil-jaitsieren jarduera ikusi

Puenting-a agurretarako

Andregaia lehena! Eta senargaia ere bai!

Agur ausarta, axolagabe utziko ez zaituzten salto ikaragarria.

Zure lagunei agur ahaztezin bat eskaini nahi badiezu, jarduera honekin zihur lortuko duzuela. Sentsazioak hain baitira gogorrak, denbora luzez gogoratuko baitute.

40 metro baino gehiagoko altuera duen zubitik egin beharreko salto horrek adrenalina injekzio bat emango dizue, zuen zelula guztiak aldatuko dituena, oso egokia ezkongabeak haien egun handia baino lehen deskonektatzeko.

Normalean, lurrera begira egiten ditugu jauziak, baina bizkarrez salto egiten probatzea gomendatzen dizuegu. Inoiz egin duzuen jarduerarik onena prestatuko dizuegu, eta salto egiteko zalantzak zituzten lagunek ere salto egingo dute gurekin.

Koadrila guztietan dago adrenalina gustuko duen eta jarduera hau egiteke duen norbait. Aurten bere ezkontza bada, ez izan zalantzarik hau izango da zuen agurrik onena!!

Atxaspin zain gaituzue!

Puenting jarduera ikusi
PUENTING EN EUSKADI
GYMKHANA despedidas

Gymkhana agurretarako

Jokoz eta dibertimenduz betetako agurra.

Sorpresas, dibertimenduz eta batez ere, kulturaz betetako jolas batean murgildu lagun guztiak berezia izango den agur honetan.

Egin agurrik dibertigarriena zure koadrilakoen aurka lehiatuz joko batean. Proba edo pista bakoitza erronka berri bat izango da, ez duzue atseden une bat ere izango eta segundo bakoitza zuen aurka izango da.

Jokoa taldeka egiten da, helburu nagusia ondo pasatzea eta bizitasun handiko lehiaketa osasungarriaz gozatzea dela kontuan hartuta.

Helburua ibilbide txiki bat egitea da hiria deskubritzen duzuen bitartean, historiari, kondairei edo inguruko bitxikeriei buruzko gakoak azalduko dizkizuen jolas baten bidez.

Lehiaketa bat non dibertsioa ziurtatua dagoen. Adi ibili hurrengo pistaren bila joateko eta gozatu inoiz ez bezala. Lotsatiena ere askatu egingo da eta dena emango du.

Gymkhana jarduera ikusi

Multiabentura agurretarako

Neurrira egindako agurra.

Gozatu Euskadiko eta Nafarroako ingurune natural paregabeetan abentura-kirol ugari eskaintzen dituen agurraz.

Normalean, mota guztietako pertsonak elkartzen zarete agur batean; batzuek emozio indartsuak atsegin dituzue eta beste batzuek, berriz, erlaxatuagoa.

Eta zer egin dezakezue denok pozik egoteko? Oso erraza, abentura anitz batekin, multiabenturarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ingurune natural berezietara joango gara nahi dituzuen jarduerak egiteko zuen agur hau ahaztezina izan dadin. Multiabentura bakoitzean, diziplina anitzeko jarduera bat diseinatu ahal izango da, 1 eta 4 jarduera desberdin artean aukeratuz.

Ziur gaude konbinazio perfektua aurkituko dugula zuentzat, zirkuitu hauek ezin hobeak baitira agurretarako.

Anima zaitez agur dibertigarri bat prestatzera eta eguneko protagonistei gure jarduerekin harritzera.

Multiabentura jarduera ikusi
Tirolina en oro
Herri Kirolak para eventos

Herri Kirolak agurretarako

Kirol tradizionalez gozatu eta agur bakarra eta ezberdina ospatu.

Txinga eta Lokotxen artean.

Herri kirolak, antzinako Euskal Herrian eguneroko zereginetako batzuk ziren, landa-inguruneko lan-jarduerak hain zuzen ere non esnea, lastoa, artoa etabar leku batetik bestera eraman behar zirena eta, denborarekin jarduera hoiek egiteko trebetasun handiena nork zuen ikusteko jokatu eta lehiatzeko apustu-topaketa bihurtu ziren eta, azkenik, Euskal Herriko herri-kirol ezagunenak bihurtu dira.

Badakigu euskaldunok basati ospea dugula, beraz jarduera honetan erakutsiko dugu halan den. Zure koadrilarekin lehiatzeko eta zuen indarra, trebetasuna, azkartasuna eta erresistentzia probatzeko egokiena da.

Jarduera dinamikoa, dibertigarria eta ahalik eta agur ezberdin bat egiteko pentsatua. Bertan, Euskal Herriko herri-kirol ezagunenetako batzuk praktikatuko dituzue, hala nola sokatira, lokotxak, txinga-lasterketa, zaku-lasterketa, etab.

Herri kirolen jarduera ikusi

Orientazioa agurretarako

Mapa eta iparrorratzarekin taldeka lehiatzera ausartzera animatzen zaituztegu, lasterketa-proba liluragarri honetan.

Nor da inoiz galtzen ez dena? Urteko agurra ospatuko duzue jarduera hau aukeratuz.

Orientazio-probetan helburu nagusia zenbait baliza estrategikoki ezkutatuta daudenak aurkitzea da probaren eremuaren inguruan. Baliza horiek grapa batzuk eta asmakizun batzuk dituzte, hurrengo balizara joateko eta gure txekeo-txartelean baliza aurkitu dugula jasota uzteko erabiliko ditugunak.

Orientazio-erronka handi bati egin beharko diozue aurre, iparrorratzaren erabilera, mapa kartografikoak irakurtzen irakatsiko dizuegu eta trikimailu batzuk ere azalduko zaizkizue azkarrenak izateko.

Horrelako agur batekin ausartzen al zarete? Zuen bizitzako lasterketarik dibertigarriena izango da. Orienting mundura hurbiltzeko modu desberdin eta dibertigarria, non talde-lana eta estrategia funtsezkoak izango diren irabazteko.

Ezkondu aurreko erronka berri honetan gure ezkonbeek bere orientazio-gaitasunak probatu beharko dituzte!

Orientazio-jarduera ikusi
Orientacion paar Despedidas
Senderismo y montaña en Euskadi

Mendi-ibiliak eta mendia agurretarako

Agur desberdin eta osasungarria, Euskal Herriko Parke Naturaletan paregabeak diren naturako paisaiak ezagutzeko.

Naturan barneratu zeuen zentzumenak zorroztuz eta haren parte sentitu.

Gure lurreko paisaia berezienetan barrena gidatuko zaituztegu, pagadi, ibai edo panoramika ikusgarriez gozatuz, hori guztia kultura dosi batekin lagunduta ibilbidea girotuz, lekuari, bertako faunari, florari edo inguruko tradizioei buruzko azalpenekin.

Inguru Abenturaren eskutik, Urkiolako, Gorbeiako eta Entziako Parke Naturaletan hobekien gordetako leku sekretuak ezagutuko ditugu, baita mendi garaiagoen inbidiarik ez duten beste ingurune natural paregabeak ere.

Ezkondu aurreko agurra ospatzeko modu desberdin eta osasungarria.

Senderismo jarduera ikusi