ENPRESENTZAKO JARDUERAK

AZALA / ENPRESENTZAKO JARDUERAK / TEAM BUILDING

TEAM BUILDING

 

Gure Team Building programen helburu nagusia talde-lana bultzatzea da, horretarako, pertsona bakoitzaren eta pertsonen arteko gaitasun eta trebeziak motibazioaren eta elkarren arteko konfidantzaren bidez lantzen dira.

Hainbat trebezia eta estrategia-frogaren bidez konpetentzia emozinal eta errazionalak landuko ditugu hainbat talde osatuz. Talde-lan hau ohiko lan-ingurunetik at egingo da taldekideen artean modu entretenigarri batean elkarrekiko harremanak sendotuz.

Froga bakoitza hastean, taldeek proposaturiko froga aztertu beharko dute azkar batean eta partaide guztien artean jarraitu beharreko estrategia erabaki beharko dute. Horretarako, burutu beharreko lanak definitu eta bakoitzak hartu beharreko ardurak aukeratu beharko dituzte erronka ezberdinei aurre egiteko.

Behin froga amaitzean, denen artean finkaturiko helburuak eta eta frogan zehar landutako atalak aztertuko dira eta talde bakoitzak bere ikuspuntua eta lan mundura eraman litezken ikaspenak planteatuko ditu.

Froga bakoitzak puntu jakin batzuk emango ditu eta egoki eta denborarik laburrenean burutu izanak puntuatuko du gehien. Denboraren ordez beste atal batzuk ere baloratuko diraforga ezberdinetan.

Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du, eta saria beste taldeen onespena izango da. Talde guztiek irabazko dute bizitako esperientziarekin eta eta lankideekin elkarbanaturiko esperientzia berri eta dibertigarri honekin.


  • XEHETASUNAK

  • Enpresen beharretara egokituriko 3 programa diseinatu ditugu:

    KOHESIO NATURALA.

    AZKEN HELMUGA.

    DESAFIO BERTIKALA.


     

  • INFORMAZIOA

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa
* KONTSULTATU NEURRIRA EGINIKO AURREKONTUAK

TEAM BUILDING AUKERAK

KOHESIO NATURALA

KOHESIO NATURALA

Talde-kohesioa lantzeko berariazko programa.

Jarduera ikusi

AZKEN HELMUGA

AZKEN HELMUGA

Azken helmuga batera eramango gaituzten 6 frogez osaturiko porgrama.

Jarduera ikusi

ERRONKA BERTIKALA

ERRONKA BERTIKALA

Altueran burutuko diren hainbat frogari aurre egiteko erronka.

Jarduera ikusi

Informazio eskaera

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure mezua.

ITZULI