Outdoor Training eta Team Building jardueren helburua talde-lana sustatzea da, pertsonen arteko trebetasunak hobetzeko, motibazioaren eta elkarrekiko konfiantzaren bidez.

Horrelako ekitaldi, ekintza edo egonaldi bat antolatu nahi baduzue zuen artean lan egiteko edo hainbat helburu lantaldean entrenatzeko?

Inguru Abenturak, dagoeneko, diseinatuta dituen hainbat programak eskaintzen ditu edo neurrira egindako programa bat sor dezake zuen behar logistiko eta ekonomikoetara egokitutako espazio batean.

Batzuetan, motibaziorik, lankidetzarik eta komunikaziorik ezak lantaldearen geldialdia dakar eta horrek eragin zuzena du enpresaren errendimenduan eta emaitzetan.

Langileen arteko lehiaketa dibertigarri hauen bidez, talde bakoitzak kohesioa eta erabakiak hartzeko azkartasuna hobetzea lortzen du, talde-espiritua indartuz eta estresa eta lan-konfrontazioak murriztuz, konfidantza irabaziz.

Entrenamendu hauei esker, ikuspuntu negatiboak gainditu eta lantegira eta baita eguneroko bizitzara ere eramango duzue esperientzia hori, erabat kohesionatutako langile-talde sendoa lortuz.

Kontsultatu gure jarduerak edo esan zer indartu nahi duzuen, saiatuko gara hori lortzen!

Enpresentzat eskuragarri dauden MICE jarduerak

Outdoor Training

Jolas sinple baila dibertigarriak zuen taldea indartzeko.

Outdoor Training

Bat egiten duten langileak enpresan sortzen den edozein oztopo gainditzeko gai dira.

Programas a medida para empresas

Helburu nagusia: talde-lana sustatzea.