IKASTARO TEKNIKOAK

AZALA / IKASTARO TEKNIKOAK / ARROILA JAITSIERA

ARROILA JAITSIERA

Erraka aztertu Rapel-burua Praktika Tirolina Frakzionamenduak Erakusten
Erraka aztertu
Rapel-burua
Praktika
Tirolina
Frakzionamenduak
Erakusten
Ikastaro teoriko-praktikoa  ikaslearen beharrei eta ezagutzei egokitua.

HASTAPEN IKASTAROA:

Material pertsonala eta kolektiboa: deskribapena, ezaugarriak eta erabilerak.

Progresio horizontala: nola pasa zailtasunak, jaitsiera teknikak, saltoak eta txirristak.

Instalazioak eta berreskuraketak: soka bikoitzak edo sinpleak, korapiloak, frienadak, poleatuak…

Segurtasuna: arrisku  potentzialak eta nola jokatu larrialdi baten aurrean.


HOBEKUNTZA IKASTAROAK:

Material  osagarria: poleak, blokeatzaileak, kordinoak, erreskate sokak…

Progresio teknika aurreratuak: rappel gidatuak, tirolinak, esku-banda berreskuragarriak…

Ur biziak: interpretazioa, progresioa, segurtasuna, erreskate soken erabilera, ur erreskatea…

Instalazio teknika aurreratuak: finkatze puntuak jartzea eta erabiltzea, ezbehar teknikak..

Gidatzea: taldea gidatzea, lanerako rolak eta kideak aseguratzea.

Segurtasuna eta autoerreskatea: prebentzioa, erreskatea, jaitsiera, igoera eta zauritu batekin aurrera egitea.


Taldearen gaitasunaren eta ikastaroaren iraupenaren arabera, gehiago sakonduko da materian.

  • XEHETASUNAK

  • LEKUA: Hainbat leku.

    IRAUPENA: Egun 1etik 4 egun arte

    MAILA: Parte-hartzaileen mailaren arabera.

    GUTXIENEKO TALDEA: 4 partaide.

    GUTXIENEKO ADINA: 14 urte.

    Kontsultatu xehetasun guztiak ikastaroaren fitxa teknikoan.

     

  • INFORMAZIOA

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

Informazio eskaera

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure mezua.

ITZULI