Mairuelegorretako kobak ez zaitu axolagabe utziko; kultura, misterioa eta espeleologia nahasten diren ingurune magiko honetan.

Maila: II – Ertaina.
Abentura Kirolak: ESPELEOLOGIA

Mairuelegorretako koba Arabako barrunbe ezagunenetako bat da, alegia, 1963tik bere anfiteatro nagusian ospatzen den Euskal Jaiagatik edo Gorbeia mendiaren erraietan egiten duen labirinto-ibilbide handiagatik.

Espeleologiako jarduera bizia da hau, mota guztietako pertsonentzat egokia, betiere jakitun izanik 3 orduko ibilbide zirkularra egingo dugula, eta azalpenekin, hurbilketa eta itzulerarekin batera, gutxienez 5 orduko jarduera bihurtzen delako.

Maila guztietara egokitutako ibilbideak egiteko aukera izango dugu. Familian jarduera sinplea eta urrats zailik gabea egin nahi duten pertsonetatik hasi eta abenturazale ausartenetara arte.

Mairulegorreta ezagutzeko aukera izango dugu barrunbe honetako galeria ezagunenetatik barrena leku ederrenak bisitatuz: kapera, Zarpazoa, Peña Grande edo Deabruaren putzua.

Xehetasunak: Mairuelegorreta Koba

  • LEKUA: Murua (Araba).
  • IRAUPENA: 4-5 ordu.
  • MAILA: II – Tarteko maila.
  • DENBORALDIA: Urte osoa.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 12 urte.
  • PREZIO/PERTSONA: 60 € (BEZ barne).
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan

Informazio-eskaera

    Jarduera hau egitea pentsatzen baduzu eta dozein motatako zalantzak sortzen bazaizkizu, hala nola behar den maila, materiala edo baldintzak. Idatz iezaguzu eta pozik aholkatuko dizugu behar duzun guztian.





    Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U. Helburua: rabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta IINGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U-ren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ikusi pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria:: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharral eta Pribatutasun Politikan.

    Erreserbak

    Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.