ABENTURA KIROLAK

AZALA / ABENTURA KIROLAK / MENDI-BIZIKLETA

MENDI-BIZIKLETA

Mendi-bizikleta Euskal Herrian: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa

Jarduera dibertigarria egin nahi baduzu, lasaitasuna, paisaia ikusgarriak eta bizipen zirraragarriak nahasiz, ausartu gurekin mendi-bizikleta hartzen.

Zuen gogoaren eta beharrizanen araberako ibilbiderik egokiena prestatuko dizuegu. Lokatzezko edo harrizko pistak, mendiko bidezidorrak eta pistaz kanpoko tarteak nahasten saiatuko gara.

Edonorentzako moduko jarduera da, eta ez da behar aparteko sasoi fisiko edo trebetasunik izatea.

Egun erdiko ibilaldi lasaiak egin ditzakezue, edo, gehiago nahi izanez gero, baita Done Jakue bideko zenbait zati ere, hainbat egunetan. Zuek aukeratu bidea: Nafarroako bidea, Iparraldeko edo Kostaldeko bidea, Barnealdeko bidea...

Gure bizikletekin edo zuenekin, proposatu iezaguzue nahi duzuena eta guk guztia antolatuko dizuegu.

  • XEHETASUNAK

  • LEKUA: Landa (Araba) eta Urbasa (Nafarroa)
    IRAUPENA:
    3 ordu gutxi gora behera.
    MAILA:
    I - II
    GARAIA:
    Ekainetik urrira. Kontsultatu beste garai batzuk.
    GUTXIENEKO TALDEA:
    6 partaide.
    GUTXIENEKO ADINA:
    10 urte.

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

ELKARGUNEA

Prezioak (BEZ barne)

Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
32.00 €

Informazio eskaera

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure mezua.

ITZULI