INGURU ABENTURA

AZALA / INGURU ABENTURA
Abentura kirolen kooperatiba, gure jardueren zale amorratuak.
INGURU ABENTURA

2003ko udaberrian Inguru Abenturak bere lehen pausuak eman zituen, bi lagunek enpresa fundatzea erabaki zuten euren zaletasunak jorratu asmoz: natura eta abentura-kirolak

Pixkanaka-pixkanaka enpresa sendotzen joan zen. 2008an lagun berri bat proiektuan barneratu zen eta enpresa kudeatzearen ardura hartu zuen, Inguru Abentura profesionalizatuz eta lantalde sendoagoa lortuz.

2013ko ekainean, enpresa sortu eta10 urtera, proiektuaren fundatzaileek belaunaldi berri bati txanda pasa zioten. Langileen arteko elkarlanari esker, enpresa kooperatiba bihurtzea erabaki zen.

2013ko abenduan, Inguru Abentura Koop Elk. Txikia Sortu zen. Sendotasunez eta energiaz beteriko proiektua. Bere 6 bazkideek, bakoitzak bere formazio eta jakin-min ezberdinekin, diziplina anitzeko taldea sortzea lortu zuten. Gogotsu lan eginez,  hasierako printzipioekiko fideltasunez, proiektu hau aurrera ateratzea lortu da.

Abentura Kirolek  gure zaletasunak eta natura bateratzea lortzen dute, helburua pasio hau gure bezeroei helaraztea da.