ABENTURA KIROL PACK-AK

KIROL BIDEAN 2017

• Antolatzaileek jarriko dituzte jarduera bakoitzerako behar diren material eta tresna bereziak. Ez da onartzen nork bere materiala eramatea.

• Jarduera guztiak euskaraz eta erdaraz emango dira, parte hartzaileen arabera.

• Jarduerak adierazitako orduan hasiko dira. Esandako lekura garaiz iristea gomendatzen da.

• Snowboard-a, erraketak elur gainean, eski nordikoa eta mendiko teknikak izeneko ikastaroetan izan ezik,  horien barruan autobus garraioa sartzen baita, parte hartzaileek beren kabuz joan beharko dute jarduera egiten  den lekura.

• Parte hartzaileek irakasleek emandako arauak eta jarraibideak bete beharko dituzte; hori egiten ez dutenak   jardueratik kanpo geratuko dira.

• 18 urtetik beherakoek guraso edo tutoreen baimena aurkeztu beharko diete jarduerako irakasleei, edo  haietako batek lagunduta agertu bertara (bestela ez zaie parte hartzen utziko). Udalaren web orrian edo erreferentziazko zentroetan eskura daiteke baimen-eredua.

• Jarduera norberak eta ez besteek erabiltzeko da. Jardueretan parte hartzeko txartela eta nortasun agiria aurkezteko eskatuko da.

• Jarduera eta data jakin batzuetan izena eman ondoren bertan agertzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu horri dagokionez, eta ez zaio dirurik itzuliko.

• Eguraldiaren menpeko jardueretan, eguraldia horretan aritzeko egokia ez balitz gerta liteke bertan behera uztea edo geroratzea.

• Eguraldiaren arabera jardueren lekua alda daiteke. Kasu horretan aldaketa parte hartzaileei jakinaraziko zaie.

• Pisuzko arrazoiak direla eta (eguraldia, izen-emate kopuru txikia...) jardueraren bat bertan behera uzten bada, antolatzaileek jarduera edo data alternatiboak eskaintzeko eskubidea izango dute.

 

IZEN EMATEAK

  • XEHETASUNAK

  • - Udal instalazioen bazkide bazara kuota murriztua izango duzu.

    - Idatz ezazu zure e-maila, izena emateko momentuan, jardueraren gaineko informazioa jasotzeko.

    - Asteburuko jardueretarako izen ematea aurreko asteartean amaitzen da. Egun horren ostean ez da izen emate berririk, dirua itzultzerik edo data aldatzerik onartuko.

    - Itzultzeko eskaera epearen barruan egiten bada, ordaindutakoaren ehuneko 15a atxikiko da, kudeaketa gastuak direla eta.

    INFORMAZIO GEHIAGO:  www.vitoria-gasteiz.org

  • INFORMAZIOA

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

Informazio eskaera

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure mezua.

ITZULI