INGURU ABENTURA

AZALA / INGURU ABENTURA / Kokalekua eta ingurune naturala
Kokalekua eta ingurune naturala
Kokalekua eta ingurune naturala
Euskal Herriko 7 probintzien artean, Araba da paisaia aniztasun handienetarikoa duena bere aldaera orografikoagatik.
Arabak lau natura-parke ditu: Aizkorri-Aratz, Urkiola, Valderejo, Gorbeia eta Izki. Balio natural handiko natur-gune babestuak ere baditu: Entziako mendi zerra, Salvada, Arcena eta Kantabria-Toloño.

Albeniz, Asparrena udalaren zati da, eta Arabako lautadako herri txiki tipiko bat dela esan daiteke. Iparralderantz joz gero, Umandiako mendiek inguratzen dute, Aizkorri-Aratz Natura-Parkearen barnean. Hegoaldean, aldiz, Ballo mendiak eta Entzia mendilerroak  Albeniz herri perfektua bilakatzen dute abenturaz beteriko jardunaldi bat hasteko.

Aguraingo Kuadrillan egonik, gure bisitariek apartako ondare historiko eta naturala aurkituko dute, baita gastronomia eskaintza bikaina ere. Bere hiriburu eta herriak oso erakargarriak dira eta bertako festa eta ospakizunak bisitariarekin partekatzen dituzte urte guztian zehar. Gainera, landa-turismo eta baserri-etxe sare bikaina du eskuragai, ostatu aukera zabala eskainiz.

30 km-ko itzulinguruan aukera paregabea aurki daiteke gure jarduera gogokoenez gozatzeko eta gure bezeroei ekintza sorta zabala eskaintzeko.

Animatu gure ingurune  baliotsu eta ikusgarria ezagutzera.