ELUR-ERRAKETAK

AZALA / ABENTURA KIROLAK / ELUR-ERRAKETAK

Elur erraketak Euskal Herrian

Igarri ezazu elurraren biguntasuna oinpean, arnas ezazu  geruza zuri izoztuan nagusitzen den isiltasuna.

Igarri ezazu elurraren biguntasuna oinpean, arnas ezazu geruza zuri izoztuan nagusitzen den isiltasuna.

Elurretako erraketak boten azpikaldean kokatzen diren plastikozko pieza lauak dira. Beraien helburua zapaltze gainazala handitzea da, horrela presioa gutxitu egiten da eta elurretan gutxiago ondoratuko gara. Elur bigunetan ezinbesteko baldintza aurrera egin ahal izateko.

Garraio mota honen jatorria Ipar Ameriako ingurune elurtuetan eta Siberian aurki dezakegu eta duela milaka urte asmatu ziren. Gaur egun neguan mendiaz gozatu nahi duten mendizaleek erabiltzen dituzte batik bat, eskiatzeko beharrik gabe elurretan aurrera egin ahal izateko.

Elurrak estalitako inguruetan modurik eroso eta atseginenean murgilduko zara, zuritutako basoetan barrena, erreka izoztuak zeharkatuko dituzu eta gailurrak igoko, isiltasun izoztuak paisaia menderatzen duen leku paregabeetan. Erraketak (leku batzuetan tenisekoen antzerakoak) elurretan ez hondoratzeko asmatu zituzten. Botak baino plataforma zabalagoak jartzen zituzten oinen azpian elurretan ibili ahal izateko. Gaur egun, modelo benetan modernoak aurkitu ditzakegu dendetan.

Urte osoan zenbait astez bakarrik zuritzen diren paisaien ikuspegiaz gozatuko duzu.

Maila desberdinetako ibilbideak eskaintzen dizkizuegu Euskal Herri osoan zehar, dena den, elur maila mantentzeko normalean Aizkorri, Urbasa edo Entziara joaten gara, neguaren arabera. Pertsona-mota guztientzako ibilaldiak antolatzen ditugu, motzak ertainak eta luzeak. Ibilaldi bakoitzean paisaia desberdinak tartekatzen saiatzen gara.

Horretarako gure gida talde profesionalak, Mendi Ertaineko Kirol Teknikariak TD2 (UIMLA titulazio internazionala), elur eraketak eta mendiko materialari buruzko azalpenak emango ditu, baita neguan mendian ibiltzeko argibideak ere.

Elurretara bakarrik joan nahi dutenentzat elur erraketak eta bastoiak ere baditugu alokairuan. begiratu prezioak alokairuen sailean.

Zatoz zuriz jantzitako gure baso eta mendi ederrez gozatzera.

  • ELUR-ERRAKETAK
  • ELUR-ERRAKETAK XEHETASUNAK
  • LEKUA: Entzia (Araba) eta Urbasa (Nafarroa).
    Kontsultatu leku beste leku batzuk.
    IRAUPENA:
    4 eta 5 ordu artean.
    MAILA: I
    GARAIA: Abendutik martxora. Eguraldiaren arabera.
    GUTXIENEKO TALDEA: 6 partaide.
    GUTXIENEKO ADINA: 10 urte.

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa
ELKARGUNEA
ELUR-ERRAKETAK JARDUERAREN SALNEURRIAK
Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
40.00 € 40.00 € Sin precio

Prezioak (BEZ barne)

JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA ELUR-ERRAKETAK

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Mesedez aktiba ezazu pribatutasun politikak onartzen dituen laukitxoa.

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIA Helburua: erabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIAren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ver pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: > Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharra eta Pribatutasun Politikan

ITZULI