ABENTURA KIROL PACK-AK

KIROL BIDEAN 2017-2018 NEGUA

 

 AUKERA EZAZU JARDUERA ETA HAR EZAZU KIROLERAKO BIDEA!

UDAZKEN-NEGU HONETAN, ez geratu etxean! Atera eta gozatu uraz, izotzaz eta elurraz!! 12 eta 30 urte bitartekoa bazara (Pirinioetako zeharkaldian eta mendiko teknikak izeneko jardueran parte hartzeko 16 urte beterik eduki behar da), aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. Udazken eta neguko larunbat eta igandetan (azarotik martxora) 8 proposamen dauzkazu.

Izen emateak:

  • Urriaren 25etik eman dezakezu izena zuzenean www.vitoria-gasteiz.org/kirolak web gunean, gizarte etxe eta udal kiroldegietan, edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan. 
  • Udal instalazioen bazkide bazara kuota murriztua izango duzu.
  • Snowboard-en egun bakar baterako eman dezakezu izena. Leku librerik egonez gero errepikatu ahalko duzu. 
  • Abenduko Pirinioetako zeharkaldirako ematen baduzu izena, lehenago ziurtatu urtarrileko datarako ere libre zaudela, irteera eguraldiagatik edo izen-emate kopuru txikiagatik bertan behera utzi behar izanez gero, automatikoki aldatuko baitira izen-emate guztiak data horretara..
  • Urpeko erronkan izen emateak aukera emango dizu 2x1 izateko: egun batean, hockeya (3 datetatik bat aukeratu), eta martxoan ordubeteko urpeko bataioa izango duzu.
  • Idatz ezazu zure e-maila izena emateko momentuan, jardueraren gaineko informazioa eta gerta daitezkeen gorabeheren berri jasotzeko.
  • Asteburuko jardueretarako izena ematea aurreko asteartean amaitzen da. Egun horren ostean ez da izena emate berririk, dirua itzultzerik edo data aldatzerik onartuko.
  • Salbuespen gisa, izena emateko epea luzatu ahalko da, gutxieneko partaide kopurua lortzeko asmotan. 
  • Itzultzeko eskaera epearen barruan egiten bada, ordaindutakoaren ehuneko 15a atxikiko da, kudeaketa gastuak direla eta.

  • XEHETASUNAK

  • - Udal instalazioen bazkide bazara kuota murriztua izango duzu.

    - Idatz ezazu zure e-maila, izena emateko momentuan, jardueraren gaineko informazioa jasotzeko.

    - Asteburuko jardueretarako izen ematea aurreko asteartean amaitzen da. Egun horren ostean ez da izen emate berririk, dirua itzultzerik edo data aldatzerik onartuko.

    - Itzultzeko eskaera epearen barruan egiten bada, ordaindutakoaren ehuneko 15a atxikiko da, kudeaketa gastuak direla eta.

    INFORMAZIO GEHIAGO:  www.vitoria-gasteiz.org

  • INFORMAZIOA

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

Informazio eskaera

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure mezua.

ITZULI