Taldeka lehiatzera ausartzen zara mapa eta iparrorratzarekin lasterketa liluragarri batean, non dena ez den korrika egitea?

Orientazio-erronka handi bati egin beharko diozue aurre. Iparrorratzaren erabilera erakutsiko dizuegu, mapa kartografikoak eta trikimailu txiki batzuei esker Orienting-aren mundura hurbiltzeko modu desberdin eta dibertigarri bat izango duzue, non talde-lana eta estrategia funtsezkoak izango diren irabazteko.

Orienting probetan, helburu nagusia zenbait baliza estrategikoki ezkutatuta daudenak aurkitzea da proba emiten den eremuan. Baliza horiek grapa eta igarkizun batzuk dituzte, hurrengo balizara joateko eta gure txekeo-txartelean horrela izan dela jasota uzteko erabiliko ditugunak.

Inguru Abenturako gida profesionalek, Mendi Ertaineko 2. mailako kirol-teknikariak (UIMLA nazioarteko titulazioa) dira eta behar diren azalpenak emango dizkigute orientatzen ikasteko eta lasterketan azkarrenak izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan diseinatutako eta kokatutako 20 mapa baino gehiago ditugu jarduera hau garatzeko. Beharrezkoa bada, beste leku batzuetara joateko auker dugu, barna aldez aurretik hitz egin beharko dugu eta gure talde teknikoak tokira gerturatuko dira eta parte-hartzaileetara egokitutako orientazio-jarduera bat prestatuko dute.

Gozatu egun ahaztezin batez: taldekako lasterketak basoetan eta naturguneetan Inguru Abenturaren eskutik.

Ze Orienting gomendatzen dugu?

Urkiolan Orienting egitea gomendatzen dizuegu, norabideak eta distantziak jarraitzeko paradisua baita. Ireki mapa, hartu iparrorratza… Non dago iparra? Orientazioa praktikatzeko tokiak bost axola iparrorratzaren gezia interpretatzen dakizun bitartean. Armentia, Opakua, Pikoketa, Oro, Entzia edo Urbasa bezalako lekuetan orientatzen ikasi ahal izango duzu.

Nork egin dezake Orienting?

Edonork egin dezake jarduera. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea, ez eta inolako materialik izatea ere. Pertsona aktiboa bazara, mendira maiz joaten dena, hau da zure esperientzia: mapa kartografikoa bezalako tresna garrantzitsu bat erabiltzen ikas dezazun.

Zein da gomendatutako gutxieneko adina?

Jolasten ari diren bitartean txikienek orientatzen ikasteko alternatiba batean pentsatzen ari bazarete, Orientinga oso praktika dibertigarria da. 10-12 urtetik aurrera haientzat bereziki sortutako mapa errazak interpretatzen jakiteko gai direla uste dugu.

Orienting jardueraren barnean:

  • Material tekniko kolektiboa (Orienting materiala, botikina, larrialdietarako telefonoa, etab.)
  • Banakako material teknikoa
  • Gida tituluduna eta espezializatua.
  • Istripu-asegurua XX.
  • % 21 B.E.Z.a

Gomendioak

Arropa eta oinetako erosoak traman sasoiaren arabera. Motxila txiki batean aldatzeko arropa eta eskuoihal bat adibidez. Fruitu lehorrak edo fruta beti datoz ondo korrika egin ondoren, eta batez ere litro eta erdi ur pertsonako. Klimaren arabera krema eta eguzkitako betaurrekoak edo txano eta eskularruak.

Xehetasunak: Orientazioa

  • LEKUAK: Armentia – Zumaia – Urbasa – Urkiola. Eta askoz aukera gehiago.
  • IRAUPENA: 2 eta 3 ordu bitartean.
  • MAILAK: Zuen beharretara egokitzen dugu jarduera.
  • DENBORALDIA: Urte osoa.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • BALDINTZA OROKORRAK: PDF fitxategia ireki

Tarifak: Orientazioa

Orienting
50 €

Pertsona bakoitzeko prezioak (BEZ barne)

Informazio eskaera

    Jarduera hau egitea pentsatzen baduzu eta dozein motatako zalantzak sortzen bazaizkizu, hala nola behar den maila, materiala edo baldintzak. Idatz iezaguzu eta pozik aholkatuko dizugu behar duzun guztian.





    Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U. Helburua: rabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta IINGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U-ren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ikusi pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria:: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharral eta Pribatutasun Politikan.

    Orientaziorako eskuragarri dauden ibilbideak