Puenting, jauzi horrek ez zaitu axolagabe utziko. Zubi batetik amildegiaren ertzean egon, hiru arte zenbatu eta salto egin!

Inguru Abenturak Puenting saltoa egiteko aukera ematen du ingurune paregabe batean, Atxaspiko zubian, Berriatuan, Ondarroatik (Bizkaia) 2 kilometrotara.

Jarduera honek 25 metroko erorketa libre batera garamatzan jauzi bat egiteko aukera ematen digu. Lurrerainoko benetako distantzia 45 metrokoa da. Jauzi honek adrenalina injekzio bat emango digu, gure zelula guztiak aldatuko dituena eta sentsazio ahaztezinez beteko gaituena.

Jarduera honek ez du eskatzen aparteko forma fisikorik, ezta muturreko ausardiarik ere, kontua gure burua deskonektatzea da, konfiantza izatea eta salto egitea lortzea. Damutuko zaizu salto ez egiteak!

Puentinga, berez, pendulu edo kolunpio erraldoi bat da, zubiaren albo batetik salto egiten dugulako eta sokak kontrako muturrean ainguratuta daudelako; beraz, gorputzak ez du inpaktu esanguratsurik jasaten eta behin airean gaudela, sokak pixkanaka tenkatzen dira. Horrela, lehen izu-sentsazioa plazer huts bihurtzen da une gutxitan.

Konfiantzarik handia ez dune pertsonentzat, puentinga egiten dugun jarduerarik seguruenetakoa da; izan ere, segurtasun-neurriak bikoiztu egiten dira une oro, eta parametro guztiak oso aztertuta daude. Segurtasun-soka bikoitza eta balaztatze-sistema bikoitza izango ditugu, kaskoaz eta arnesaz gain. Material guztia homologatuta dago eta kalitate handikoa da.

Inguru Abenturak 12 urte baino gehiagoko esperientzia du puenting desberdinetan, eta talde profesional kualifikatu bat du lanean une oro esperientziaz ahalik eta segurtasun handienarekin gozatzeko aholkuak emango dizkiguna.

Hiru, bi, bat. Ingururekin salto egitera ausartzen zara?

Nolakoa da gure jauzia Atxazpin?

Gutxi gorabehera 10 pertsonako talde bat bilduko gara jarduera egiteko eta azalpen-briefinga egin ondoren, puentingerako homologatutako arnesekin parekatuko gara. Parte-hartzaile guztiak salto egiten joango zarete inoiz ahaztuko ez duzuen esperientzia batez gozatzeko. Motibazioa ez zaizue faltako lasaitasun handia ematen dizuegun azalpenen ondoren.

Nork egin dezake puenting?

Edozein pertsonak egin dezake jauzia, baldin eta jardueraren segurtasunean eragina duen inolako eragozpen fisiko, psikiko edo sentsorialik ez badu; hala ere, galde iezaguzu, desgaitasuna duten pertsonek, baita esklerosia dutenek ere, hutsean salto egiteko esperientziaz gozatu ahal izan baitute.

Zein da gomendatutako gutxieneko adina?

Inguru Abenturak uste du, adina baino lehenago, pisua garrantzitsuagoa dela; izan ere, zenbat eta pisu handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da gure pendulua jauziaren % 100ean gozatzeko. 14 urtetik aurrera adin ona izan daiteke, baina amets bat betetzeko eskatzen badizuete, egia bihurtu behar da. Heldu batek lagundutako pertsonek etorri beharko dute edo jarduera egiteko baimena izan beharko dute.

Zer hartzen du barne puenting jarduerak?

  • Instalazioko material tekniko kolektiboa
  • Banakako material teknikoa (arnesa eta kaskoa)
  • 2-3 Tituludun gidak edo kirol-teknikari espezializatuak
  • Erantzukizun Zibileko eta Istripuetan Laguntzeko Asegurua
  • % 21eko BEZa

Gomendioak

Arropa erosoarekin etorri, kirol-arropa izango zen egokiena (manga luzea hobe) eta kiroletako edo mendiko oinetakoak. Gomendagarria da, ura edo janari pixka bat eramatea, bada ezpada eta sasoiaren arabera, eguzkitako krema edo aterkia adibidez.

Xehetasunak: Zubi-saltoa

  • LEKUA: Ondarroa eta Berriatua artean. Atxazpiko zubia. Kostaldeko errepidea Lekeitiorako noranzkoan.
  • IRAUPENA: 2 eta 3 ordu bitartean.
  • DENBORALDIA: Urte osoan.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 10 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 14 urte.
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: PDF fitxategia ireki

Tarifak: Zubi-saltoa

1. Saltoa * Errepikapena
50 € 15 €

Pertsona bakoitzeko prezioak (BEZ barne)

Erreserbak: Puenting

Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian.

50,00  60 minutes

Opari-bonua: Puenting

Oparitu zure hurrengo abentura
OPARI-BONUA: PUENTING
Select amount This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page

Opari-bonua: Puenting

50,00 

Oparitu esperientzia ahaztezin bat, egin salto Inguru Abenturarekin.

Informazio eskaera

    Jarduera hau egitea pentsatzen baduzu eta dozein motatako zalantzak sortzen bazaizkizu, hala nola behar den maila, materiala edo baldintzak. Idatz iezaguzu eta pozik aholkatuko dizugu behar duzun guztian.





    Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U. Helburua: rabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta IINGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U-ren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ikusi pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria:: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharral eta Pribatutasun Politikan.