INGURU ABENTURA BALDINTZA OROKORRAK

AZALA / INGURU ABENTURA BALDINTZA OROKORRAK

JARDUEREN BALDINTZA OROKORRAK

  • Agiri hau nahitaez bete behar da, eta egin beharreko jardueraren fitxa teknikoarekin batera bidaliko da.
  • Kontratatzaileak baldintza hauek onartuko ditu erreserba ordaindu, jarduera osorik ordaintzean edo kontratatutako jarduera hastean.

KONTRATAZIORAKO BALDINTZA OROKORRAK *

  • Jarduera GUZTIEK GUTXIENEKO TALDE BAT osatu behar dute tarifa orokorrak eskuratzeko eta nahi den egunean jarduera egiten dela bermatzeko
  • TALDEAK INOIZ EZ DIRA ESKLUSIBOAK izango, eta beste parte-hartzaile batzuek atxiki daitezke aldez aurretik jakinarazi gabe.
  • Bezeroak data jakin bat erreserbatu nahi badu ezarritako gutxieneko taldea betetzen duen talde batentzat, enpresak 24 ORDUKO epean baieztatuko jarduera egun horretan eskuragarri dagoen ala ez.
  • ERRESERBA ez da gauzatuko ezta nahi den eguna eta jarduera ziurtatuko, jardueraren kostu osoaren %25 ordaindu arte.
  • ERRESERBA egiteko epea kontratatutako jarduera egin baino 10 egunekoa izago da.
  • Jardueraren ORDAINKETA OSOA egiteko epea 72 ordukoa izango da, kontratatutako jarduera hasi baino lehen.
  • ORDAINKETAK TRANSFERENTZIA bidez egingo dira, Inguru Abenturaren izenean, LABORAL KUTXAko kontu-zenbakian: ES38 3035 0048 62 0480074360.
  • Ordainketa baieztatzeko, ezinbestekoa da jarduera hasi baino 72 ORDU lehenago egindako transferentziaren egiaztagiria posta elektronikoz bidaltzea.
  • Ordainketak ezin dira egin eskudirutan edo kreditu-txartelarekin. 

ZERBITZUA BERTAN BEHERA UTZI EDO ALDATZEKO POLITIKA OROKORRAK. *

  • BALIOGABETZEEN, ATZERAPENEN edo EZEZTAPENEN JAKINARAZPENAK POSTA ELEKTRONIKOZ egin beharko dira beti, jakinarazpen horiek jasota gera daitezen.
  • Erreserba egin ondoren, jarduera egin aurreko 72 orduak baino lehen bezeroek jarduera BALIOGABETZEN badute, enpresak ordaindutako zenbateko osoa itzuliko du.
  • BALIOGABETZEA kontrataturiko jarduera egin aurreko 72 ORDUTIK 24 ORDURA egiten bada, enpresak dirua itzuliko du % 25eko errekargua izan ezik egindako kudeaketengatik.
  • Jarduera egin aurreko 24 orduetan BERTAN BEHERA UZTEN BADA, edo adostutako lekuan, egunean eta orduan parte-hartzaileren batek edo talde osoak AURKEZTEN EZ BADA, EZ DA DIRURIK ITZULIKO parte hartu ez dutenei edo talde osoari.
  • BERTAN BEHERA UTZI baino lehen, enpresak beti gomendatuko dio bezeroari jarduera ATZERATZEA, baina atzerapen hori jarduera egin baino 24 ordu lehenago adostu beharko da, atzerapen horrek ez du errekargurik izango.
  • Jardueraren zenbatekoa ez da inola ere itzuliko, baldin eta jardueraren teknikariak BERTAN BEHERA uzten badu arrazoi meteorologikoengatik, parte-hartzaileei alkoholaren edo bestelako estupefazienteren baten eraginpean daudela argi eta garbi antzematen bazaie, edo jardueraren teknikariak egokitzat jotzen dituen bestelako arrazoi justifikatuak badaude.

PARTE HARTZAILEAK KONTRATATZEKO, EZEZTATZEKO ETA/EDO DEUSEZTATZEKO BERARIAZKO BALDINTZAK **

Bezeroak ezarritako gutxieneko taldea betetzen ez badu, hurrengo bi aukera hauek eskaintzen ditugu:

  1. Zerbitzu pertsonalizatua kostu handiagoarekin kontratatzeko aukera, nahi den eguna eta ordua bermatuz. Kasu horretan, enpresak 24 ORDUTAN baieztatuko du kontratatutako eguna eta jarduera eskura dituela. Erreserba gauzatu ahal izateko, erreserba ordaindu beharko da, Kontratazioko eta Ezeztapeneko Baldintza Orokorrei eutsiz.
  2. Programatutako datei heltzea edo nahi den egun eta orduan talde bat osatzen saiatzea, jarduera egin baino 5 egun lehenago arte bermatu gabe.
AUKERA honek bi aldeen arteko konpromiso handiagoa eskatzen du; beraz, baldintzak aldatu egiten dira Kontratazioko Baldintza Orokorren aldean:
  • Jarduera erreserbatzeko, jardueraren zenbateko osoa ordaindu behar da.
  • Aldian-aldian jardueraren egoeraren berri emango dugu, eta jarduera egin edo bertan behera  utzi dela adieraziko dugu programatutako eguna baino 5 egun lehenago.
  • Programatutako data baino 5 egun lehenago arte erreserba bertan behera uzteko aukera du bezeroak; kasu horretan, ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaio.
  • Erreserba programatutako data baino 5-3 egun lehenago ezeztatzen bada, zenbateko osoaren %50a itzuliko zaio.
  • Jarduera egin aurreko 72 orduetan bertan behera uzten bada, edo adostutako lekuan, egunean eta orduan parte-hartzaileren batek edo talde osoak aurkezten ez bada, EZ DA DIRURIK ITZULIKO parte hartu ez dutenei edo talde osoari.

condiciones generales

ARRAZOI METEOROLOGIKOENGATIK ETETEA EDO ATZERATZEA

  • Jarduera askok enpresarekin zerikusirik ez duten arrazoien mende daude, hala nola klimatologiaren, emari-igoeren eta abarren mende. Eskubidea dugu kontratatutako jarduera hasi baino 24 ORDU lehenago atzeratzeko edo ordezkatzeko antzeko maila edo maila handiagoko beste jarduera batez eta eguna bezeroarekin adostuz.
  • Meteorologia edo jardueraren egoera aurresanezina bada jarduera egin aurreko 24 orduetan, eta bezeroarekin azken erabakia jardueraren egun berean atzeratzea adosten bada, teknikariak erabakitzen badu kontratatutako jarduera ezin dela egin eta antzeko jardueraren batengatik aldatzea proposatzen badu eta bezeroak aldaketa hori onartzen ez badu, ez da jardueraren zenbateko osoa itzuliko.
  • Une oro, enpresak erabakiko du jarduera egoera meteorologikoagatik egiten den edo ez. 
  • Eta bezeroak erabakitzen badu eguraldia ez dela egokiena, ez zaio dirurik itzuliko.

ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK

  • Bezeroak jardueran parte hartuko duten guztien maila fisikoaren eta teknikoaren berri ematera derrigortuta dago, taldearen gaitasun orokorren araberako jarduera egiteko. 
  • Ezin izango da inola ere gezurrik esan edo gehiegikeriarik egin parte-hartzaileen maila fisikoari edo teknikoari buruz aurreratutako mailetan sartu ahal izateko.
  • Bezeroak enpresari jakinarazi behar dio parte hartuko duten guztiek zer gaixotasun, lesio, muga, urritasun fisiko edo psikologiko izan ditzaketen.
  • Adin txikikoentzako zerbitzu bat kontratatzerakoan, kontratatzailea arduratuko da adingabeko horietaz.
  • Parte hartzen duten adin txikiko guztiek gurasoen baimena egiaztatu beharko dute, amak, aitak, tutoreak edo heldu arduradun batek sinatua.
  • Bezeroak jardueraren alderdi tekniko guztien eta hemen deskribatutako baldintzen berri eman behar die gainerakoei. Jarduera-kontratua sinatu beharko dute bai bezeroak eta parte-hartzaile guztiek.
  • Bezero batek jarduera egiteko behar den gutxieneko taldearekin jarduera bat kontratatu duen arren, baliteke jarduera ez egitea talde horrekin bakarrik. Hori dela eta, enpresak kanpoko parte-hartzaile gehiago atxiki ahal izango ditu, aurrez jakinarazi gabe.
  • Bezeroak bere jarduera esklusiboa izatea nahi badu, baliteke kostuaren gehikuntza eskatzea. Hau bere momentuan adostuko da, taldearen inguruabarrak, data, jarduera, parte-hartzaile kopurua, teknikari kopurua eta bestelako xehetasun zehatzak kontuan hartuta. 

JARDUERA EGIN AURRETIK ETA BITARTEAN BETE BEHARREKO BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK

    • Taldearen segurtasunagatik, teknikari arduradunak parte-hartzaileren bat substantzia alkoholikoen edo ahalmen fisiko edo mentalak mugatzen dituzten estupefazienteen eraginpean dagoela ohartarazten badu, ahalmena izango du jarduera bertan behera uzteko edo jarduera horretatik kanporatzeko, justifikazio gehiagorik gabe.
      • Era berean, jardueraren teknikariak ohartarazten badu parte hartzaileek ez dutela kontratatutako jarduera behar bezala egiteko behar den maila tekniko edo fisikorik, hark erabaki ahal izango du jarduera bere mailarako egokiagoa den beste batez ordeztea edo jarduera erabat bertan behera uztea.
        • Jarduerari ekin aurretik, egin beharrekoa zertan datzan gogoraraziko zaie parte-hartzaileei, eta arreta berezia jarriko zaie jarduerak dirauen bitartean izan ditzaketen arriskuei baita jardueran zehar bete beharreko segurtasun-arauei.
          • Azalpen horien ondoren parte-hartzaileren batek jarduera ez egitea erabakitzen badu, kontratatutako jardueraren kostua ez zaio kobratuko.
            • Parte-hartzaile guztiek eta adin txikikoen arduradunek ere, agiri bat sinatuko dute egingo duten jarduera zertan datzan azaldu zaiela eta jarduera hori egiteak dituen arriskuez ohartaratzeko.
              • Parte-hartzaileek uneoro errespetatuko dituzte arauak eta errespetatuko dituzte teknikarien oharrak. Hala egiten ez badute, jardueratik kanpo gera daitezke.
                • Parte-hartzaile guztiek errespetuz eta hezibidez zuzenduko zaizkie teknikariei eta gainerako parte-hartzaileei, liskarrak saihestuz eta jarduera osoan gizalegezko eta lagunarteko jarrera sustatuz.
                  • Material espezifikoa jarri eta egiaztatu ondoren, inork ezin izango du kendu edo haren doikuntza aldatu. Traba eginez gero, teknikariari jakinaraztea hark berrikus dezan eta behar bezala doi dezan.
                    • Parte-hartzaileek ongi erabili beharko dituzte enpresak emandako material eta ekipo espezifikoak, eta egoera ezin hobean itzuli.
                      • Bestelakorik adierazten ez den bitartean, ezin izango zaie teknikariei aurreratu ezta gainditu ere jarduerak dirauen bitartean, eta batez ere zaitasun handiko edo arriskuko guneetan. Gainditu beharreko eremu edo zailtasun bakoitzean teknikariek markatutako jarraibideak mantendu eta errespetatu behar dira.
                        • Guztiz debekatuta dago erlaitzetan sartzea edo errapelak, jauziak, tirolinak eta abar hartzeko tokitik hurbil gelditzea, ezta harriak erortzeko edo beste maila bateko erorketak gertatzeko arriskua duten eremuetan.
                          • Horrela, erorketak eta ustekabeko kolpeak saihestuko ditugu, baita objektuak edo harriak erortzearen ondoriozko inpaktuak ere.
                            • Parte-hartzaileak ezin izango dira taldetik urrundu teknikariei galdetu gabe, eta parte-hartzaileren batek norbait urruntzen ari dela ikusten badu teknikariei jakinarazi gabe, berehala jakinarazi beharko diguzue.
                              • Segurtasun eta erosotasun handiagoa izateko, zenbait jarrera gomendatuko dira zailtasunak saihesteko. Garrantzitsua da teknikarien aholkuei jarraitzea, aurrera egin eta jardueraz erosoago gozatzeko, konfiantza eta segurtasuna lortuz.
                                • Gorabehera, istripu edo arrisku egoeraren bat gertatuz gero, parte-hartzaileek lasai egon beharko dute eta teknikarien aginduak bete, uneoro, beren kasa jardun gabe. Horrela, kalte handiagoak saihestuko ditugu, eta egoera gehiago kontrolatuko dugu, gainera gorabehera hobeto konpontzeko aukera handituko da.

                                PARTE-HARTZAILEEN ARRISKUAK

                                  • Garrantzitsua da gogoratzea jarduera zailtasun edo arriskuak dauden ingurunean egiten direla.
                                    • Teknikarien eginkizuna arriskuak eta zailtasunak modu eraginkor, seguru eta dinamikoan eta ahal bada, dibertigarrian kudeatzea da.
                                      • Jarduera modu egokian egiten bada, ez dira gertaerarik edo istripurik gertatuko, baina nahiz eta dena behar bezala eginda ere, gertaeraren bat edo istripuren bat gerta daiteke, ezin baita kudeatu faktore guztien arriskua.
                                        • Naturan edo kanpoaldean egiten diren jarduera guztiak kanpoko faktoreen eraginpean daude eta batzuetan ezin dira erabat kontrolatu (Ekaitz elektrikoak, ur-goraldiak, harri-erorketak, lur-jausiak edo bestelako fenomeno fisikoak edo meteorologikoak) jarduera orokorrean edo parte-hartzaileen segurtasunean eragina izan dezake.
                                          • Jauziak egiteko orduan, Puenting jardueran edo arroil jaitsieran, teknikariek hau azalduko dute: nola egin jauzi, segurtasun-parametroak, jarrera egokia, egiteko modua eta abar. Jauzia behar bezala egiteko azken erantzukizuna parte-hartzailearena izango da, teknikariak jauzia behar bezala egiten dela ezin dute kontrolatu.
                                            • Beraz, gure zerbitzuak kontratatzerakoan, parte-hartzaileak teknikariak bezala edozein istripu-motaren eraginpean daudela. Zauri txikiak, kolpeak, bihurrikeriak, zaintiratuak eta hezur-haustura arin, larri edo oso larriren bat izan ditzaketela, eta bakoitzak bere gain hartu behar ditu lesio horren ondorioak eta zauria sendatzeko denbora.
                                              • Ez da ohikoa, baina, batzuetan, jardueretan zehar lapurretak izan dira, bai parte-hartzaileen kotxeetan bai teknikarien kotxeetan. Ondorio larriagoak saihesteko, jarduerara zuzen eta baliozko objekturik gabe joatea gomendatzen dugu. Horrelako gauzak edukiz gero, ibilgailuaren maletategian gordetzea gomendatzen da, agerian baliozko objekturik utzi gabe.
                                                • Enpresak ez du bere gain hartzen lapurreten eta haien ondorioen erantzukizunik, ez baitago asegururik jasandako kalteen eta ostutako objektuen erantzule izateko modurik.

                                                JARRAITU ETA ERRESPETATU BEHARREKO INGURUMEN-IRIZPIDEAK

                                                  Gure jarduera gehienak naturan igarotzen dira, horietako asko babestuak dira beraz, arau batzuk errespetatu beharko ditugu:

                                                • Ez gara inoiz irtengo markatutako bideetatik edo gidariak markatutako igarobideetatik.
                                                • Ez da eremu birjinik edo larrerik hartuko. Ubideetan eta haitzuloetan hau zorrotz errespetatuz.
                                                • Oro har, bide estuetan edo eremu irregularretan, baten ilaran ibiliko gara, paraleloan edo taldean egin gabe.
                                                • Animaliaren batekin topo eginez gero, ez gara hurbilduko, ezta eragotzi edo ukitu. 
                                                • Erabat debekatuta dago jarduerak egiten diren tokietan harriak edo makilak botatzea.
                                                • Sortutako zabor edo hondakin guztiak bildu eta hondakinen poltsan sartuko dira. 

                                                ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ETA OSASUN LAGUNTZAKO ASEGURUA

                                                  Inguru Abenturak bere jarduera guztietarako Erantzukizun Zibileko aseguru bat du kontratatua AXA konpainiarekin, IIG2019000276 poliza zenbakiarekin. Eta beste osasun-aseguru bat SURNE konpainiarekin, 20160620345530 zenbakiko poliza duena.

                                                  Gure jardueretan ezbeharren bat izanez gero, parte-hartzaileak eskainitako estaldurak eskatu ahal izango ditu bi aseguruengatik, baldintza hauek betetzen badira:

                                                • Istripua edo gorabeheraren bat izanez gero, parte-hartzaileak berehala jakinarazi beharko dio jardueraren teknikariei ezbeharra leku berean ebaluatzeko, haren garrantzia zehaztu eta behar diren erabakiak edo neurriak hartu ahal izateko.
                                                • Enpresak jarduera den bitartean edo amaieran egindako jakinarazpenak bakarrik onartuko ditu tramitera, eta ondoren egiten diren jakinarazpenak baztertuko ditu.
                                                • Laguntza-aseguruaren estaldura ahalik eta handiena bermatzeko, aseguruarekin hitzartutako mediku-zentroetara joatea gomendatzen diogu bezeroari. (Zentro hauen zerrenda dokumentuaren amaieran dago).
                                                • Bezeroak zerrendan agertzen ez den beste zentro mediko batera joan nahi baldin badu, aseguruaren estaldurak nabarmen murriztuko dira, eta baliteke bezeroak aldez aurretik eskainitako arreta medikoaren kostuak ordaindu behar izatea.
                                                • Bezeroak zerrendan agertzen ez diren beste zentro medikoetara joan nahi badu, enpresaren aseguruaren estaldurak nabarmen murriztuko dira, gainera litekeena da bezeroak aldez aurretik eskainitako arreta medikoaren kostuak ordaindu behar izatea. Eta baliteke gero enpresako aseguruak ez ordaintzea.Mediku-kontsultetara edo errehabilitazio-saioetara joateko ezintasun fisikoagatik zerbitzu publikoetan joan-etorriren bat egin behar bada,  zerbitzuen zenbatekoak ordaindu beharko dira eta bidaia edo zerbitzu bakoitzaren tiketak edo fakturak eskatu. Alta medikoa jaso ondoren, faktura guztiak aseguruari aurkeztuko zaizkio eta honek aurkeztutako gastuen zenbateko osoa itzuliko du.

                                                ESKUDIRUTAN ORDAINTZEARI LOTUTAKO ALDEAK

                                                • Bi aldeek ordainketa eskudirutan egitea erabakitzen badute, jarduera bukatzean ordainduko da. Enpresak ez du erantzukizunik diru hori galdu edo lapurtuz gero, bezeroak bere gain hartuko du galera edo lapurreta hori eta kontratatutako jardueraren zenbateko osoa ordainduko dio enpresari.
                                                • Dirutan ordainduko da jarduerak duen prezio osoa, hau da hasiera batean adostutakoa beraz, taldeak bere gain hartu beharko du kostu proportzionala ordaintzea aktibitatera pertsoa gutxiago joan baldin badira.
                                                • Horrelako arazorik ez izateko, ordainketa beti aldez aurretik eta banku-transferentzia bidez egitea gomendatzen dugu.

                                                ERREKLAMAZIO-ORRIAK ESKURA DAUDE

                                                  Erreklamazio-orriak eskatzeko, bezeroak gure egoitza sozialera joan beharko du, Zeharkale 8, 8. ezk., Ermua (Bizkaia). Aldez aurretik arreta telefonoan harremanetan jarrita: 635 748 948 - Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.

                                                ENPRESAREN ERREGISTROKO DATUAK:

                                                  Inguru Abentura - CRG Guía de Barrancos, S.L. - IFZ: B-95.961.769 - Zeharkale 8, 8. ezk., Ermua (Bizkaia) - Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 5863. liburukia, 100. orria, BI-73.607 orria.

                                                BALDINTZA OROKORRAK PDF FORMATUAN DESKARGATU