ARROILAK EUSKAL HERRIAN

Lizebar arroila

Basoa Rappelatzen Korridorea Rappelatzen Korridoretik ateratzen Ur-jauzia
Basoa
Rappelatzen
Korridorea
Rappelatzen
Korridoretik ateratzen
Ur-jauzia
MAILA: Maila aurreratua | ABENTURA KIROLAK: ARROILAK EUSKAL HERRIAN

Edonoren arroila gosea asetuko duen arroila jaitsiera ikusgarri eta bertikala.

Lizebar arroilaren jaitsiera burutzeko, Nafarroako Arteta herriko iturburura gerturatuko gara. Ollo bailarako ur irteera naturaletariko bat da iturburu hau, Andiako zerrako urak gainazalera irtetzen diren lekua.

Mila metro inguruko batezbesteko altuera duen meseta bat da, eta ur irteerak ugariak dira bertan, ingurune karstikoetako dlina, osin eta lapiaz tipikoak aurki daitezke. Ingurune paregabe honetan Lizebar eta Artazul Arroilak aurki ditzakegu.

Bertan, Udarbe errekaren ondoan, autoak eta erropa lehorrak utzi, ekipatu eta maldan gora egingo dugu bide tente bezain eder batetik. Ez dugu denbora gehiegi beharko errekaren ibilbidera irtetzeko, ez dago galerarik.


Jaitsiera tekniko bezain ederra da Lizbarren jaitsiera, estugune eta pareta luzeez inguratua. Bere morfologia dela eta arroilen denboraldia hasi eta bukatzeko oso kanoi egokia da, eta Artazul urez gainezka dagoenerako aukera bikaina.

Zailtasun ezberdina duten 5 eta 30 metro bitarteko 9 rappel ditu. Arroilaren erdialdean 60 metroko rappel luze bat egingo dugu, Inguru Abenturarekin egiten den luzeena. 

Ausar zaitez Lizebar arroila jaistera!


LIZEBAR XEHETASUNAK

LEKUA: Ultzurrun (Nafarroa).

IRAUPENA: 4-6 ordu.

MAILA: III - Altua.

GARAIA: Martxotik urrira.

GUTXIENEKO TALDEA: 8 pertsona.

GUTXIENEKO ADINA: 14 urte.

 

FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa

BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

LIZEBAR ELKARGUNEA

ITZULI