ARROILAK EUSKAL HERRIAN

Artazul arroila

Lehen rappela Marmitak Azken rappela Azken rappela Jauzia Txirrista Rappel ederra Bertikaltasuna
Lehen rappela
Marmitak
Azken rappela
Azken rappela
Jauzia
Txirrista
Rappel ederra
Bertikaltasuna
MAILA: Maila aurreratua | ABENTURA KIROLAK: ARROILAK EUSKAL HERRIAN

Artazulen jaitsieran arroila bati eskatu diezaiokezun guztia aurkituko duzu, rapel amaigabeak, estuguneak, marmitak, saltoak, txirristarak eta azken urjauzi erraldoi bat.

Artazul arroilaren jaitsiera burutzeko, Nafarroako Arteta herriko iturburura gerturatuko gara. Ollo bailarako ur irteera naturaletariko bat da iturburu hau, Andiako zerrako urak gainazalera irtetzen diren lekua. Hortik datorkio Artetako iturburuaren jaitsieraren izena arroilari.

Mila metro inguruko batezbesteko altuera duen meseta baten aurrean aurkituko gara, eta ur irteerak ugariak dira bertan, ingurune karstikoetako dolina, osin eta lapiaz tipikoak aurki daitezke. Ingurune paregabe honetan Lizebar eta Artazul Arroilak aurki ditzakegu.

Bertan, Udarbe errekaren ondoan, autoak eta erropa lehorrak utzi, eta beste ibilgailubatean mesetaren goikoaldera igoko gara, Ultzurrun eta Aizpun herrien arteko mugara hain zuzen ere. Bertan neoprenoa, arnesa, zortzikoa, segurtasu uhalak eta kaskoa jantzi eta errekan behera abiatuko gara.

Artazul arroila fisiko eta teknikoa da. Jaitsieraren hasieran hainbat salto eta txirristara aurkituko ditugu eta jaitsiera osoan zehar ez gara aspertuko, ez digu utziko sorpresaz beteriko arroila honek.

Arroila fisiko honek exigituriko esfortzuak merezi du hala eta guztiz ere, Euskal Herriko arroila ikusgarrienetariko batez ari baikara.

Jaitsiera dinamikoa da, salto eta txirristara ikusgarriak, rapel tekniko eta ederrak eta amaitzeko 45 metrotako rapel bertikal bat airean zintzilik.

Ez zaio ezer falta Nafarroako altxor txiki honi, esperientzia ikusgarri eta ahaztezina.

Zatoz Artazul ezagutzera, ez zara damutuko eta ziur errepikatzeko gogoz geratuko zarela!

ARTAZUL / ARTETA XEHETASUNAK

LEKUA: Ultzurrun (Nafarroa).

IRAUPENA: 4-6 ordu.

MAILA: III - Altua.

GARAIA: Martxotik ekainera.

GUTXIENEKO TALDEA: 6 pertsona.

GUTXIENEKO ADINA: 14 urte.


FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa

BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

ARTAZUL / ARTETA ELKARGUNEA

ITZULI