ESPELEOLOGIA

Mairuelegorreta koba

Kaperak Kaperetako jaitsiera Gour-ak ikusten Pauso teknikoa Ordulariaren galeria Meandroa Hartzaren atzaparkada
Kaperak
Kaperetako jaitsiera
Gour-ak ikusten
Pauso teknikoa
Ordulariaren galeria
Meandroa
Hartzaren atzaparkada
MAILA: Maila ertaina | ABENTURA KIROLAK: ESPELEOLOGIA

Mairuelegorretan kultura, misterioa eta espeleologia uztartzen dira, irteera honek ahoa bete hortz utziko zaitu.

Mairuelegorreta Arabako kobarik ezagunena dela esan daiteke; Alde batetik 1963. urtetik ospatzen den Euskal Jaia dela eta, eta bestetik lurraldeko kobazulorik handienetarikoa delako.

Gorbeiaren magalean aurkitzen den kobazulo honek espeleologia irteera oso interesgarria eskaintzen du. Historia handia duen haitzulo honetan sentsazio berriz beteriko jarduera didaktiko bezain osoa burutzeko aukera dugu. 

Euren artean oso ezberdinak diren paisaia ezberdinak ikusiko ditugu ibilbide zirkular batean. Igoerak, jaitsierak, meandroak, pasabide estuak, putzuak eta tamaina guztietako galeriak igaroko ditugu.

Ibilaldi lasai bat edo abenturazaleenei zuzenduriko ekintza ausart bat burutu ditzakegu bertan.

MAIRUELEGORRETA XEHETASUNAK

LEKUA: Murua (Araba).

IRAUPENA: 4-5 ordu.

MAILA: II - Ertaina.

GARAIA: Urte osoan zehar.

GUTXIENEKO TALDEA: 6 pertsona.

GUTXIENEKO ADINA: 12 urte.

 

Prezioak (BEZ barne): 55.00

FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa

BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

MAIRUELEGORRETA ELKARGUNEA

ITZULI