ESPELEOLOGIA

AIXAKO ZULOA

Sarrera Basoa Sartzen Barruan Aurrera egiten
Sarrera
Basoa
Sartzen
Barruan
Aurrera egiten
MAILA: Maila ertaina | ABENTURA KIROLAK: ESPELEOLOGIA

Gure espeleologia trebezia guztiak erabili beharko ditugu kobazulo fisiko eta eder honetan.

Aixako zuloa kirola egitera ohituta dauden pertsonei zuzenduriko espeleologia jarduera da; mendia,eskalada, alpinismoa, espeleologia, etab. edoantzerako kirolen bat aurrez egin izatea gomendatzen da koba hau egin baino lehenago.

Aixan harrigune kaotikoak, igoera eta jaitsierak, eskaladak, estuguneak eta hainbat katazulo aurkituko ditugu sartu orduko. 3 sala handi dituen 8 kilometrotako galeria multzoa da Aixako zuloa.


Hainbat aukera eskaintzen dizkigu Gipuzkoaren bihotzean aurkitzen den koba honek, formazio ugari dituen gela handi bat, gure gaitasun guztiak eskatuko dizkiguten estugune eta katazuloak,...

Ibilbide fisiko eta teknikoa dela esan liteke. Ausartu zaitez mundu berri bat gurekin ezagutzera!

AIXAKO ZULOA XEHETASUNAK

LEKUA: Itziar (Gipuzkoa).

IRAUPENA: 4-5 ordu.

MAILA: II - Ertaina.

GARAIA: Urte osoan zehar.

GUTXIENEKO TALDEA: 6 pertsona.

GUTXIENEKO ADINA: 12 urte.

 

Prezioak (BEZ barne): 55.00

FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa

BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

AIXAKO ZULOA ELKARGUNEA

ITZULI