ARROILAK EUSKAL HERRIAN

Aguake arroila

Lehen putzua Rappelatzen Jarduera amaiera Taldearen zain Adiskidetasuna Igerian Sabando ibaia
Lehen putzua
Rappelatzen
Jarduera amaiera
Taldearen zain
Adiskidetasuna
Igerian
Sabando ibaia
MAILA: Hastapen maila | ABENTURA KIROLAK: ARROILAK EUSKAL HERRIAN

Arroil jaitsieraren munduan barneratzeko oso jaitsiera gomendagarria da Aguakekoa.

Aguake arroila Arabako Mendaldeko Antoñana herrian aurki dezakegu, naturan guztiz murgilduriko altxor txiki bat dela esan daiteke.

Jaitsiera Oteoko errotatik hasiko dugu, Oteo eta Antoñana herriak batzen dituen errepide ondoan. Bertan 1736. urteko irin-errota bat dago, Arabar Mendaldeko ederrenetariko bat dela esaten da.

Errotaren ondoan neoprenoa , arnesa eta kaskoa jantzi ondoren jaitsierari ekingo diogu. Arroila erraz bezain ederra, ezin hobea mundu honetan lehen pausoa eman nahi dutenentzat.

Ur mailaren arabera denetarik eskaintzen digu arroila honek, rappelak, salto egiteko aukera eta baita 8 metroko txirristara bat ere.

Famlian egunpasa ezberdin bat antolatu nahi baduzu edo ezkonaurreko agur batetarako arroila erraz eta dibertigarri baten bila bazabiltz hau da zure aukera.

Ez pentsatu bi aldiz eta zatoz arroil jaitsieraren mundua ezagutzera Aguakera!

AGUAKE ARROILA XEHETASUNAK

LEKUA: Antoñana (Araba).

IRAUPENA: 3-4 ordu.

MAILA: I (Hastapena).

GARAIA: Apiriletik urrira.

GUTXIENEKO TALDEA: 6 pertsona.

GUTXIENEKO ADINA: 10 urte.

FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa

BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

AGUAKE ARROILA ELKARGUNEA

ITZULI