Esperientzia ederra eta sentsazioz betea inoiz kanoi batetik jaitsi ez diren pertsonentzat.

Maila: I – Hastapena.
Abentura kirolak: ARROILA JAITSIERA

Aiarako haran ederrean, Ungino mendiaren magalean arroil batzuk daude jaitsieran gurutzatzen direnak eta urak bata bestearekin lotzen dituenak, Hias ibaira emaria ekarriz.

Fuente el Haya inguru horietako arroilen urez elikatzen da beraz, kkoontuan izan behar dugu urtaroko arroila dela. Udaberrian edo euri-txaparrada gogorren ondoren jaisteko egokia, udan erabat lehorra egoten baida.

Hasteko, 25 minutuko pista bat hartuko dugu Hias ibaian gora eginez eta Salto arroilara doan bidera iritsiko gara. Han, gure jarduera hasten da, Fuente El Haya arroilan sartzeko.

Aktibitatea 10 eta 12 metroko bi rapel politekin hasten da eta bi irtengune dituen gune bat gainditu eta gero Somo arrolaren elkargune berri batera iritsi arte. Honek ura ematen digu gure jaitsieran. Bigarren gune honetan 10 metroko rapela eta txirrista motz pare bat ditugu. Horrela, Pasada Mala arrollado ur-jauzira iritsiko gara.

Azken guneak, 25 metroko rapel estu eta kanalizatu batetan uzten gaitu, urak forma helikoidala hartzen duen lekuan (Arabako ur-jauzirik politena) eta oso sentsazio onekin utziko gaituen beti urez beteta dagoen putzu batean, hemen gure jarduera amaitzen den lekuan gaude.

10 minutuz oinez ibili ondoren gure kotxeetara itzuliko gara PR txiki batetik eta jardueraren hasieraraino eramango gaitu.

Horrelako jarduera bat antolatu nahi baduzu familian, lagunekin edo ezkongabearen agur desberdin, dibertigarri eta egoki bat zure lagun guztientzat, hau da jarduera egokiena.
Ez izan zalantzarik eta ikusi Fuente El Hayako arroil ederreko sakanen mundua.

Xehetasunak: Fuente El Haya Arroila

  • LEKUA: Aguiñiga (Araba).
  • IRAUPENA: 3-4 ordu.
  • MAILA: I – Hastapena.
  • DENBORALDIA: Apiriletik urrira.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
  • PREZIO/PERTSONA: 55 € (BEZ barne).
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan

Informazio-eskaera

Error: Contact form not found.

Erreserbak

Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.