VÍA FERRATA

AZALA / ABENTURA KIROLAK / VÍA FERRATA

Ferrata bideak Euskal Herrian

Igo zaitez pareta bertikaletetan gora eskalada giro apart batean altzairuzko kable baten babesaz eta paretan jositako laguntza elementuak erabiliz.

Igo zaitez pareta bertikaletetan gora eskalada giro apart batean altzairuzko kable baten babesaz eta paretan jositako laguntza elementuak erabiliz.

Ferrata Bidea,vía ferrata bezala ezagunagoa, hainbat segurtasun elementuz akipaturiko ibilbide bat besterik ez da; kateak,  heldulekuak, grapak, eskailerak, zubia tibetanoak, tirolinak, etab. Horrela, segurtasunez ibiltzen uzten dute nahiz eta eskalatzera ohituta ez egon. Segurtasuna bermatzeko altzairuzko kable bat loturik dago bide osoan zehar, eta arnesa, mosketoiak eta disipatzaileen bidez eroriko posible batean sortutako energia xurgatuko litzateke.

Ferraten jatorria 1843. urtean koka daiteke Austrian, Hoher Daschein mendira errazago igotzeko instalaturiko iltze eta eskailerei esker. Dena den, ferrata bide bezal ezagutzen den  lehen ibilbidea 1903. urtekoa da, Marmoladako gandorra Dolomitetan ekipatu zenekoa hain zuzen ere.

Via ferratak I. Mundu Gerran asko erabili ziren. Armada eta ejertzitoak leku batetik bestera joateko erabiltzen zituzten, horrela haranak eta herriak kontrolatzen zituzten, ondoren haiei erasotzeko. Gaur egun, milaka mendizalek erabiltzen dituzte mendiek eskaintzen dizkiguten paisaia ederrez gozatzeko.

Mendia eta eskalada uztartu nai al dituzu?

Ausartu mendira igotzeko beste modu bati ekiten: bidean jarrita dauden iltzeak, eskailerak eta bestelakoak erabiliz hormak igoko dituzu, betiere, altzairuzko kableari seguru lotuta. Modu desberdin horretan gailurrera iritsiko zara eta hango ikuspegiaz eta lasaitasunaz gozatuko duzu, horrek eragiten duen barne-poztasunarekin batera.

Euskal Herrian. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldea. dauzkagun via ferratak nahiko errazak dira, baina Aragoin edo Katalunian dauden beste batzuk benetan ikusgarriak dira (tarteren bat zeharkatzeko zubi esekiak eta tirolinak ere badauzkate). Inguru Abenturan gehien erabiltzen duguna Ramales de la Victoriako El Cáliz ferrata bidea da.

Zure kabuz abentura bizi nahi baduzu eskuragarri dauzkagu, kaskoak, arnesak, segurtasun mosketoiak eta zinta disipatzaileak. Begiratu prezioak alokairuko sailean.

Ez izan zalantzarik eta zatoz mendiaz modu ezberdin eta dibertigarri batez gozatzera!

  • VÍA FERRATA
  • XEHETASUNAK
  • LEKUA: Ramales (Kantabria)
    Kontsultatu leku beste leku batzuk.
    IRAUPENA:
    3 eta 5 ordu artean.
    MAILA:
    I - II
    GARAIA:
    Urte osoan zehar.
    GUTXIENEKO TALDEA:
    8 partaide.
    GUTXIENEKO ADINA:
    10 urte.

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa
ELKARGUNEA
TARIFAS PARA ACTIVIDAD DE VÍA FERRATA
Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
50.00 € 60.00 € 70.00 €

Prezioak (BEZ barne)

SOLICITUD DE INFORMACIÓN PARA LA ACTIVIDAD DE VÍA FERRATA

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Por favor activa la casilla de aceptación de la política de privacidad.

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

Información sobre los datos de carácter personal que proporciones en este formulario. Responsable: INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIA Finalidad: enviar la información que el usuario requiera a través de la web. Destinatarios: Los datos no se cederán a terceros salvo en los casos en que exista una obligación legal y serán almacenados en ficheros propiedad de INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIA con la mayor discrección y seguridad para los mismos ubicados en los servidores de (OVH) proveedor de hosting de inguruabentura.com dentro de la UE. Derechos: Podrás ejercer tus derechos de acceso, rectificación, limitación y suprimir los datos solicitandolo a la siguiente dirección info@inguruabentura.com. Información adicional: Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestro Aviso Legal y Política de Privacidad.

ITZULI