IKASTETXEENTZAKO JARDUERAK

AZALA / IKASTETXEENTZAKO JARDUERAK / ESKOLA KANPAINAK

ESKOLA KANPAINAK

Autobabesa mendian Orientazio nozioak Arrisku ezezagunak Azalpenak Orientazio ariketak Ingurua ezagutuz Basoa ezagutuz
Autobabesa mendian
Orientazio nozioak
Arrisku ezezagunak
Azalpenak
Orientazio ariketak
Ingurua ezagutuz
Basoa ezagutuz
Prebentziozko kanpaina honen helburu nagusia gaztetxoak ingurune naturalean suertatzen diren arriskuen aurrean kontzientziatu eta pertsona arduratsuak heztea da.
Eskola bakoitzeko egoera aztertzeko diagnosi bat egin ondoren, ikastetxe bakoitzaren beharren arabera espresuki prestatutako unitate didaktikoak banatuko dira hainbat egunetan zehar. Segurtasunaren eta prebentzioaren inguruan formakuntza teorikoa eta praktikoa burutu eta unitate didaktikoek eskolan izan duten eragina aztertuko da.
Gaztetxoek euren jokabideengan duten arduraz kontzientzia hartzea nahitaezkoa da. Kontzeptu hau ardatz izanik, kanpaina honetarako finkatu diren helburu nagusiak ondorengoak dira:

- Pertsonengan, taldeetan eta gizartean jokabide-mota berriak sortzea, auto-babesa gauzatu ahal izateko.

- Prebentzioaren garrantziaz jabetzea, funtsezko faktorea baita gure inguruneko arriskuak gutxitzeko eta batera gertatuta istripu bat eragiten duten gorabeherak aldatzeko.

- Pertsona bakoitzari ezaguera eta gaitasun zehatzak eskuratzeko aukera ematea, larrialdiak gertatzen direnean, ingurunea, bere burua eta besteak babesten jakin dezan.

Urbasako instalazioak helburu horretarako ezin-hobeak izan arren zuen ikastetxera ere gerturatu gaitezke formakuntza hau ematera.
  • XEHETASUNAK

  • Unitate Didaktiko hauen helburuak honako hauek dira:

    •    Herritarrei erakustea aurreikustea beharrezkoa dela, aurreikuspena bizi-kalitatea hobetzeko bidea baita.

    •    Babeserako ohitura sistematiko eta zentzuzkoak erabiltzen ikastea, istripuak nola aurreikusi behar diren eta nola esku hartu behar den jakiteko prestakuntzaren bidez. Istripuak hainbat lekutan gerta daitezke (etxean, mendian, ur-ingurunean, kalean, lantokian, osasun-zentroan, etab.), baita hainbat egoeratan ere (uholdea, sutea, istripuak, etab.)

    •    Larrialdietarako telefono bakarra ezagutzera ematea eta zuzen erabiltzen erakustea: 112.

    Ikasleen esperientziari eta beharrei egokitutako ikastaro teoriko-praktikoa.

      

  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa
* KONTSULTATU NEURRIRA EGINIKO AURREKONTUAK

Informazio eskaera

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure mezua.

ITZULI