AGURRETARAKO JARDUERAK

AZALA / AGURRETARAKO JARDUERAK / ARROILA JAITSIERA AGURRETARAKO

ARROILA JAITSIERA AGURRETARAKO

Ezagutu itzazu Euskal Herriko arroila eta erreka ederrenak gida profesional espezializatuen eskutik

Zatoz gurekin plan freskagarri eta dibertigarri bat egitera ingurune natural paregabean. 

Ausartu rappel, salto,tobogan zein ur putzu freskoetan dibertitzen,Euskal Herriko erreka eta arroil ikusgarrienak  jaitsiz gida profesional espezializatuen eskutik.

Imajinatu al duzu noizbait  zure kuadrilla  horrelako zerbait egiten? Ezkongaiak horrelako zerbait esperoko luke?

Hainbat jaitsiera eskaintzen dizkizuegu Araba, Bizakaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Bakoitzak ezaugarri bereziak dauzka eta denak dira desberdinak euren artean. Horretaz gain Pirinio eta Picos de Europara ere irteerak antolatzen ditugu interesa duten taldeentzat.

Erreka batetik jaitsiko gara bidean agertuko zaizkigun zailtasunei aurre eginez: txirristak, jauziak, rappelak... Oztopo guztiak segurtasun osoz eta modu dibertigarrian gaindituko ditugu. Poz eta askatasun handia sentituko dugu uraren indarrak zizelkatutako ingurune berezi batean. Horretarako homologaturiko arnes, kasko, soka, segurtasun kordelak eta jaitsiera tresnak erabiliko ditugu, arroila jaitsieraz segurtasun osoz gozatzeko.

Seguru udako esperientzia izango dela, anima zaitezte! 

  • XEHETASUNAK

  • IRAUPENA: 2 eta 3 ordu artean


    ZAILTASUNA: norbere beharrei egokitua.


    MAILA: I-II-III


    GARAIA: martxotik urrira bitartean


    LEKUA: Euskal Herrian zehar.

    Hainbat leku aukeran.

    GUTXIENEKO TALDEA: 6 Parte-hartzaile.


      

  • INFORMAZIOA

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

Prezioak (BEZ barne)

Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
45 € 60 € 70 €

AUKERAK MAILAKA

AGUAKE ARROILA

Sentsazioz beteriko esperientzia berri bat, inoiz arroila jaitsiera bat egin ez dutenentzat.

Jarduera ikusi

LUNA

Arroila motza, teknikoa eta ikusgarria.

Jarduera ikusi

LEZEA

80 metrko altuera duen koba ikusgarri bat zeharkatzen duen arroila berezia.

Jarduera ikusi

LIZEBAR

Arroila jaitsiera bikaina denboraldia hasi edo amaitzeko.

Jarduera ikusi

ARTAZUL / ARTETA

Euskal Herriko arroila jaitsierarik onena.

Jarduera ikusi

DIABLOZULO / IXOSTIA

Arroila jaitsiera luzea, teknikoa eta osoa.

Jarduera ikusi

JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Mesedez aktiba ezazu pribatutasun politikak onartzen dituen laukitxoa.

Datu pertsonalak kudeatzen dituen pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.*

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

ITZULI