AGURRETARAKO JARDUERAK

AZALA / AGURRETARAKO JARDUERAK / ORIENTAZIOA AGURRETARAKO

ORIENTAZIOA AGURRETARAKO

Hartu mapa eta ipar-orratza eta ausar zaitez taldekako lasterketa dibertigarri honetan parte hartzera.

Zein da lagunen artean hobeto oirentatzen dena? Erronka honek agerian utziko ditu bakoitzaren abileziak.

Gozatu paisaia naturalez talde lasterketa ahaztezin batean parte hartzen duzuen bitartean.

Orientazio frogen helburu nagusia ingurune natural batean estrategikoki ezkutaturiko baliza batzuk aurkitzea da. Baliza hauek grapa batzuk eta hurrengo balizara iritsi ahal izateko informazioa ere gordetzen dute, horrela bertan egon izanaren froga eramango dugu helmugara.

Orientazio erronka bati aurre egin beharko diozue. Aurretik azalpen batzuk jasoko dituzue; iparrorratza erabili, mapa kartografia irakurri, eta baita inon ez galtzeko edota probako irabazleak izateko trikimailuren bat ere.

Orokorrean froga hauek burutzeko Armentiako basora (Vitoria-Gasteiz) edo Ullibarri Ganboako urtegira (Landa) joaten garen arren, Euskadiko beste zonalde batzuetara ere gerturatzen gara. Kasu hauetan aurrez gure talde teknikoari froga non burutu nahi duzuen esatea eskatzen dizuegu lekuari eta partaideei egokituriko froga bat antolatzeko.

Ezkongaiek euren orientazio gaitasunak landu beharko dituzten erronka duzue hau.

Ausartuko al zarete  ezkon aurreko agur honekin?

  • XEHETASUNAK

  • IRAUPENA: 2 eta 3 ordu artean


    ZAILTASUNA: beharrei egokitua


    MAILA: I-II


    GARAIA: Urte osoan zehar.


    LEKUA: Euskal Herri osotik.

    Armentia – Entzia – Urbasa – Urkiola
    Hainbat aukera gehiago aukeratzeko.

    GUTXIENEKO TALDEA: 6 Parte-hartzaile.


      

  • INFORMAZIOA

  • FITXA TEKNIKOA: Zabaldu PDF fitxa
  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

Prezioak (BEZ barne)

Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
40 €

JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Mesedez aktiba ezazu pribatutasun politikak onartzen dituen laukitxoa.

Datu pertsonalak kudeatzen dituen pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.*

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

ITZULI