MULTIABENTURA AGURRETARAKO

AZALA / AGURRETARAKO JARDUERAK / MULTIABENTURA AGURRETARAKO

Abenturaz eta naturaz beteriko ezkon aurreko agurra

Gozatu ezkon aurreko agurraz abentura kirol sorta apart baten bidez Euskal Herriko ingurune natural ikusgarrienetan.

Gozatu ezkon aurreko agurraz abentura kirol sorta apart baten bidez Euskal Herriko ingurune natural ikusgarrienetan.

Agurretan  modu eta gustu desberdinak egoten dira, zaila izaten da denon gustuko zerbait aukeratzea. Batzuk sentsazio gogorrak nahi dituzten bitartean , beste batzuk erlaxatzea bilatzen dute.

Nola egin orduan? Multiabenturarekin oso erraza da!

Gurekin guztion gustoko agurra antola dezakezue, leku eta jarduera desberdin askoren artean aukeratuz. Batzuk sokekin: eskalada, tirolina eta rappelaren kasuan; baina baita beste jarduera lasaiagoak ere: kayak paseo bat eman, bizikletak, orientazioa, arku tiroa... Oso dibertigarriak diren Gymkhana, oreka tailerra eta herri kirolak ere egiten ditugu.

Euskal Herriko eta Nafarroako inguru paregabeetara gerturatuko gara zuek aukeratutako jarduerak burutzeko, ezkon aurreko agur ahaztezina izan dadin. Multiabentura bakoitzean 1 eta 4 diziplina ezberdin uztartu daitezke bakoitzaren beharretara egokitutako kirol jarduera osatuz.

Seguru konbinazio perfektua aurki dezakegula, zirkuitu hauek oso aproposak baitira ezkon aurreko agurrak ospatzeko.

Aipaturiko proposamenetaz gain, beste leku batzuetan ere antolatu ditzakegu abentura jarduerak, baina aurretik lekua ikusi beharko genuke eta egin daitezkeen jarduerarik egokienak zeintzuk diren pentsatu beharko genuke. Horretarako, aldez aurretik gurekin harremanetan jartzea eskatuko genizueke gure giden talde teknikoak zuen behar eta mailara egokitutako tirolina, eskalada, rapelak,... antolatu ditzan.

Anima zaitezte agurrik dibertigarriena antolatzera eta ezkongaia lilura ezazue!!

  • MULTIABENTURA AGURRETARAKO
  • XEHETASUNAK
  • IRAUPENA: 2 ta 8 ordu artean.
    ZAILTASUNA: beharrei egokitua.
    MAILA: I-II
    GARAIA: urte osoa.
    LEKUA: Euskal Herri osotik.
    Hainbat leku aukeran.
    GUTXIENEKO TALDEA: 6 Parte-hartzaile.

  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa

IKUSI MULTIABENTURA PREZIO BEREZIAK

EGINO

EGINO

Abentura, akzioa eta dibertsioa denontzat.

Jarduera ikusi

ORO

ORO

Adrenalina eta dibertsioa paraje ikusgarrian.

Jarduera ikusi

LANDA

LANDA

Ura eta lurra balore ekologiko handiko parajean.

Jarduera ikusi

URBASA

URBASA

Multiabentura lurpean eta kanpoaldean.

Jarduera ikusi

ARMENTIA

ARMENTIA

Lasterketak, barreak, algarak eta dibertsioa publiko guztientzat

Jarduera ikusi

INDUSI

INDUSI

Karstaren espiritu hutsa.

Jarduera ikusi

JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA MULTIABENTURA AGURRETARAKO

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Mesedez aktiba ezazu pribatutasun politikak onartzen dituen laukitxoa.

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIA Helburua: erabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIAren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ver pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: > Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharra eta Pribatutasun Politikan

ITZULI