ZUBI-SALTOA AGURRETARAKO

AZALA / AGURRETARAKO JARDUERAK / ZUBI-SALTOA AGURRETARAKO

Zubi saltoa ezkon aurreko agurra ospatzeko.

Ausar zaitezte zubitik hutsunera salto egiten, ezkon aurreko agur ahaztein bat izango duzue!

Ausar zaitezte zubitik hutsunera salto egiten, ezkon aurreko agur ahaztein bat izango duzue!

Zure lagunei ezkon aurreko agur ahaztezina oparitu nahi badiezu, jarduera honekin lortuko duzu, ez dute sentsazio hau denbora luzean ahaztuko.

Zubi saltoa egitean inoiz ahaztuko ez ditugun sentsazioak biziko ditugu, gorputz osoa astinduko duen adrenalina txute itzela! Ezkontzak dakarren urduritasunaz deskontektatzeko jarduera aproposa!

Ez dago kirolari aparta izan beharrik zubi-saltoa burutzeko. Nahikoa da pentsamendua kontrolatzen jakin eta norberarn beldurrei aurre eginez salto egitea. Ezkonagaiek inoiz ahaztuko ez duten esperientzia.

Mesfidatiak lasai egon daitezke, egiten dugun jarduerarik seguruena baita: uneoro, segurtasun-neurriak bikoiztu egiten ditugu eta. Kalitatezko material homologatua eta esperientziadun talde profesionala jarriko dugu zuen eskura zubi saltoa modurik seguruenean egiteko.

Jauziak lurrerantz begira egiten ditugu, hankak aske dauzkagula. Gerritik lotuta joango gara, arnes baten bidez, eta bularreko arnesa ere jarriko dugu seguruagoa izan dadin eta soketatik zintzilik gaudenean orekatuago egon gaitezen. Bbinakako saltoak ere egin ditzakegu (ezkongaientzako aproposa), baina horretarako gure teknikari espezializatuekin aurrez hitz egin behar da jarduera aldez aurretik ongi prestatzeko.

Euskal Herri osoan burutzen ditugu zubi saltoak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, nahiz eta burutzen dugun saltorik ikusgarriena Atxazpiko zubitik egiten dugun, Ondarru eta Lekeitio artean, Bilbotik ordu erdira gutxi gora behera.

Kuadrilla guztietan dago ausarten bat. Hau baldin bada ezkontzera doana, eta ez badu inoiz probatu, ez izan dudarik, hau da zuen ezkon aurreko agur perfektua!

Dena prest egongo da bertan, azalpenak eman ostean, eta jauziak hasi bezain laster, kuadrilla osoak salto egin nahiko du!

3, 2, 1 Aurrera!!!


  • ZUBI-SALTOA AGURRETARAKO
  • XEHETASUNAK
  • IRAUPENA: 2 eta 3 ordu artean.
    ZAILTASUNA:
    beharrei egokitua.
    MAILA:
    I-II-III
    GARAIA:
    urte osoa.
    LEKUA:
    Euskal Herri guztian zehar.
    Arquijas (Zuñiga)
    Atxazpi (Ondarroa)

    GUTXIENEKO TALDEA:
    8 Parte-hartzaile.

  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa
JARDUERAREN SALNEURRIAK ZUBI-SALTOA AGURRETARAKO
Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
40 € 45 € NO DISPONIBLE

Prezioak (BEZ barne)

AUKERAK MAILAKA ZUBI-SALTOA AGURRETARAKO

ARKIJAS

ARKIJAS

Sentsazioz beteriko jauzia.

Jarduera ikusi

ATXAZPI

ATXAZPI

Ausartu zaitez itsasora begira jauzi ikusgarri hau egiten.

Jarduera ikusi

JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA ZUBI-SALTOA AGURRETARAKO

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Mesedez aktiba ezazu pribatutasun politikak onartzen dituen laukitxoa.

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIA Helburua: erabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIAren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ver pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: > Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharra eta Pribatutasun Politikan

ITZULI