La Garganta de Costechal arrolla ezin hobea da Barrankismo modalitatean hasteko, Escarrilla herrian dago, Tena haranean.

Maila: I – Hastapena.
Abentura kirolak: ARROILA JAITSIERA

Costechal arrolla Escarrilla udalerrian dago, eta herria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Tena haranean dago, Formigal eta Biescasetik gertu eta udako egun baterako aproposa da Inguru Abenturaren konpainiaz harkaitz eta ur bidezidorrez gozatzeko.

Barrankismo aktibitate hau herrigunearen amaieran hasiko dugu. Bertan ekipatu eta 5 minutuko hurbilketa egin ondoren, Escarrilla edo Garganta de Costechal arrollara jaitsiko gara.

Arroilaren jaitsieran nola funtzionatuko dugun azaldu ondoren jarduerari ekingo diogu ibaian zehar ordu erdiko ibilaldiarekin, girotuko duten jauzi, destrepe eta txirristekin gozatuz. Gállego ibaiarekin bat egiten duen gunera iritsitakoan, Costechaleko Gargantan sartuko gara, leunketa eta kareharrizko higadura ikusgarriekin.

Ur-tarte batera iritsiko gara 25 metroko rapelarekin, uretara 5 metroko jauzia egiteko aukerarekin. 3 metroko jauzi teknikoarekin jarraituko dugu, urak hartutako badina eta putzuetan sartzeko, baita jauzi egiteko aukerarekin ere, sifoietan urpekaritza egiteaz gain. Arroila jarraituko dugu ibaian behera, txoko berriak eta egin beharreko jauzi eta igeri gehiago aurkituko ditugu.

Toba edo zorrotada-gune eder batean amaituko dugu, kolore-tonalitate zoragarriekin. Arrroil-jaitsiera amaituta, soka-tarteak dituen aldapa batetik irtengo gara (ferrata-bide bat izango balitz bezala), eta 15 minututan herriaren hasiera helduko gara.

Asteburuko bidaia bat egin nahi baduzu eta familian edo lagunekin jarduera hau antolatu nahi baduzu, dibertigarria eta guztiontzako egokia dena, hauxe da jarduerarik egokiena.
Ez izan zalantzarik eta zatoz arrollen mundua ezagutzera Inguru Abenturaren eskutik Costechaleko arroil ederrean.

Xehetasunak: Costechal Arroila

  • LEKUA: Escarrilla (Hueska).
  • IRAUPENA: 3-4 ordu.
  • MAILA: I – Hastapena.
  • DENBORALDIA: Apiriletik urrira.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 12 urte.
  • PREZIO/PERTSONA: 60 € (BEZ barne).
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan

Informazio-eskaera

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Erreserbak

Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.