ESKALADA

AZALA / ABENTURA KIROLAK / ESKALADA

Eskalada Euskal Herrian

Zatoz Inguru Abenturarekin harkaitzean eskalatzera eta zure eskalada mailara egokitutako Euskal Herriko pareta, eskola eta bide ederrenak ezagutuko dituzu.

Zatoz Inguru Abenturarekin harkaitzean eskalatzera eta zure eskalada mailara egokitutako Euskal Herriko pareta, eskola eta bide ederrenak ezagutuko dituzu.

Harkaitzean eskalatzea norbere buruarekin lehiatzea da, bakoitzaren indarra, intuizioa eta oreka erabiliz zailtasunez beteriko pareta bati aurre egitea, lagunartean edo familian konpartitzeko esperientzia aberasgarria benetan.

Natura atsegin baduzu, haitza eskuekin laztantzea gustatzen bazaizu, pixkanaka gora zoazela igarri, zure gaitasunari esker igoz, eta bidea amaitzean barne-poztasuna sentitu nahi baduzu, eskalatu egin beharko zenuke.

Eskaladan ez da konplexurik izan behar. Bakoitzak bere maila dauka, eta denok ez daukagu gaitasun berbera, beraz, zeure esku dago noraino heldu. Eskaladak emango dizkigun bizipenez lagunekin gozatzea da garrantzitsuena.

Eskalada-mota desberdinak eskaintzen dizkizuegu: inoiz ibili ez direnentzako bide errazenetatik hasi, eta zailtasun handiagoko bide luzeak egiteraino. Esaguzu zer nahi duzun eta zerbitzurik onena eskainiko dizugu. Horrela Euskal herriko eskalada eskola garrantzitsuenetara joango gara maila eta mota guztietako bideak eskalatzera, beti ere eskalatzaileen mailaren eta gogoen arabera.

Aurretik eskalatu baduzu eta hainbat luzetako bideetan bakarrik joaten ausartzen ez bazara, hemen duzu aukera! 2. Mailako Eskalada Kirol Teknikari profesional baten eskutik (UIMLA titulazio internazionala), segurtasu osoz hainbeste aldiz amestu duzun bide hori eskalatu ahal izango duzu. Horretarako Euskal Herriko txokorik ederrenetara gerturatu gaitezke. Esperientzia irabazi eta ezagutza teknikoak trebatzeko aukera bikaina da eskalada mota hau.

Eskalatzaileen mailaren arabera proposamen ezberdinak egingo dizkizue gure gida profesional taldeak. Denok ez ditugu ez gaitasun ezta motibazio berdinak, beraz, taldeari egokitutako jarduera diseinatuko dugu.

Zerbait gehiago nahi dutenentzat, hastapen- eta hobekuntza-ikastaroak ere badauzkagu.

Aukera ezazu zure abentura eta guk lagunduko dizugu ahaztuko ez duzun eskalada egun eder bat pasatzen.

  • ESKALADA
  • ESKALADA XEHETASUNAK
  • LEKUA: Ilarduia/Egino eta Oro (Araba).
    Kontsultatu  leku gehiago nahi izanez gero.
    IRAUPENA:
    3 ordu.
    MAILA:
    I - II
    Parte-hartzaileen mailaren arabera.
    GARAIA:
    Urte osoan zehar.
    GUTXIENEKO TALDEA:
    6 partaide.
    GUTXIENEKO ADINA:
    8 urte.

  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa
ESKALADA JARDUERAREN SALNEURRIAK
Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
35.00 € 40.00 € Sin precio

Prezioak (BEZ barne)

AUKERAK MAILAKA ESKALADA

EGINO

EGINO

Ezagutu eskalada, ezagutu zure zaletasuna.

Jarduera ikusi

ORO

ORO

Grabitatearen aurkako borroka.

Jarduera ikusi

JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA ESKALADA

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Mesedez aktiba ezazu pribatutasun politikak onartzen dituen laukitxoa.

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIA Helburua: erabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIAren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ver pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: > Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharra eta Pribatutasun Politikan

ITZULI