Eginoko Eskalada Eskola diziplina anitzeko eremu batean dago. Eskalatzeaz gain, Lezeko Jaitsiera, mendi-ibiliak edo Basotxon espeleologia praktikatzeko leku gomendagarriak da.

Maila: I. hastapen-maila.
Abentura kirolak: ESKALADA

Bere horma eta kareharrizko monolitoetan eskalatzaile-belaunaldi asko sortu dira, bertan luzera eta zailtasun desberdineko bideak aurki daitezke eskalatzeko eta bide sorta zabala dugu gurea aukeratzeko.

El Tubo sektorean horma ezin hobea dugu kirol zoragarri honetan hasteko. 4. gradutik 6.c-ra bitarteko bideak ditugu kantu eta helduleku oso egokiekin,

Alegia, hau guztia inguru magiko batean dago, Lezeko Jaitsieraren eremuan baikaude.

Hurbildu eta ezagutu eskalada gurekin, zihur errepikatuko duzula!

Xehetasunak: Eskalada Egino

  • LEKUA: Ilarduia/Egino (Araba).
  • IRAUPENA: 3 ordu.
  • MAILA: I. hastapen-maila.
  • DENBORALDIA: Urte osoan.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
  • PREZIO/PERTSONA: 50 € (BEZ barne).
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan

Informazio-eskaera

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Erreserbak

Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.