ZUBI-SALTOA

AZALA / ABENTURA KIROLAK / ZUBI-SALTOA

Zubi-saltoa Euskal Herrian

Zubi-saltoa, ahaztukoez duzun esperientzia. Gerturatu zubiaren ertzera, zenbatu hirura arte eta egin salto!

Zubi-saltoa, ahaztukoez duzun esperientzia. Gerturatu zubiaren ertzera, zenbatu hirura arte eta egin salto!

Zubi saltoa egitean inoiz ahaztuko ez ditugun sentsazioak biziko ditugu, gorputz osoa astinduko duen adrenalina txute itzela!

Ez dago kirolari aparta izan beharrik zubi-saltoa burutzeko. Nahikoa da pentsamendua kontrolatzen jakin eta norberarn beldurrei aurre eginez salto egitea. inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia.

Mesfidatiak lasai egon daitezke, egiten dugun jarduerarik seguruena baita: uneoro, segurtasun-neurriak bikoiztu egiten ditugu eta. Soka bikoitza, blokeagailu sistema bikoitza, arnesa ,kaskoa mosketoiak, kalitatezko material homologatua eta esperientziadun talde profesionala jarriko dugu zure eskura zubi saltoa modurik seguruenean egiteko.

Azken finean, zabu erraldoia baino ez da zubi-saltoa. Zubiaren albo batetik egingo dugu jauzi eta sokak zubiaren beste aldean egongo dira lotuta, beraz, materialak inongo mementotan ez du jasan beharko tirakada edo kolpe gogorrik eta ondorioz ezta salto egiten duen pertsonak ere. Behin norberaren bildurrei aurre egin ondoren salto egin eta airean egotean, sokak bereala tentsatuko dira progresiboki eta hasieran beldurra zena dibertsio bihurtuko da segundu gutxitan.

Euskal Herri osoan burutzen ditugu zubi saltoak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, nahiz eta burutzen dugun saltorik ikusgarriena Atxazpiko zubitik egiten dugun, Ondarru eta Lekeitio artean, Bilbotik ordu erdira gutxi gora behera.

Jauziak lurrerantz begira egiten ditugu, hankak aske dauzkagula. Gerritik lotuta joango gara, arnes baten bidez, eta bularreko arnesa ere jarriko dugu seguruagoa izan dadin eta soketatik zintzilik gaudenean orekatuago egon gaitezen. Inoiz binakako saltoak ere egin izan ditugu, bana horretarako gure teknikari espezializatuekin aurrez hitz egin behar da jarduera aldez aurretik ongi prestatzeko.

Ez pentsatu bi aldiz eta zatoz gurekin inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia bizitzera!

  • ZUBI-SALTOA
  • ZUBI-SALTOA XEHETASUNAK
  • LEKUA: Euskal Herri osoan.
    Kontsultatu  lekua.
    IRAUPENA:
    2 eta 3 ordu artean.
    MAILA:
    I - II
    Parte-hartzaileen mailaren arabera.
    GARAIA:
    Urte osoan zehar.
    GUTXIENEKO TALDEA:
    8 eta 10 pertsona artean
    GUTXIENEKO ADINA:
    12 urte.

  • BALDINTZA OROKORRAK: Zabaldu PDF fitxa
ZUBI-SALTOA JARDUERAREN SALNEURRIAK
Hastapen maila Maila ertaina Maila aurreratua
40.00 € 45.00 € Sin precio

Prezioak (BEZ barne)

AUKERAK MAILAKA ZUBI-SALTOA

ARKIJAS

ARKIJAS

Sentsazioz beteriko jauzia.

Jarduera ikusi

ATXAZPI

ATXAZPI

Ausartu zaitez itsasora begira jauzi ikusgarri hau egiten.

Jarduera ikusi

JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA ZUBI-SALTOA

Eskerrik asko! Zure mezua ongi bidali da.
Akatsa, ezin izan da zure mezua bidali.
Mesedez berrikusi zure izena.
Mesedez berrikusi zure emaila.
Mesedez berrikusi zure telefonoa.
Mesedez berrikusi zure mezua.
Mesedez aktiba ezazu pribatutasun politikak onartzen dituen laukitxoa.

(*) Derrigorrez bete beharreko atalak.

Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIA Helburua: erabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta INGURU ABENTURA KOOP ELKARTE TXIKIAren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ver pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: > Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharra eta Pribatutasun Politikan

ITZULI