Euskal mendiak ezin hobeak dira hamaika kirol egin ahal ditzazun: espeleologia, puenting-a, arroil-jaitsierak, multiabentura…

Gure enpresa abentura-kiroletan espezializatuta dago, eta jarduera-eskaintza zabala eta askotarikoa eskaintzen dizugu zure maila eta esperientzia edozein dela ere.

Abenturazalea bazara eta jende gutxi ausartzen den leku paregabeak ezagutzeko irrikitan bazaude zatoz gurekin gure lurraldeko altxor natural ezkutuenak ezagutzera, bertatik gidatuko zaitugu, emozioz eta abenturaz betetako jarduerez gozatuz.

Ingurune naturalean jarduera ugari eskaintzen ditugu, hala nola arroil-jaistziera, espeleologia, ferrata-bideak, eskalada, puenting-a, orientazioa, etabar. Prestakuntza handiko talde profesional batek gidatuta praktikatu ahal izango duzunak. Naturaz ahalik eta arriskurik txikienarekin gozatzeko beharrezko segurtasun-material homologatua daukagu.

Gure jarduerak batez ere Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egiten ditugu. Hala ere, Pirinioetara eta Picos de Euroapra ere joaten gara, beste leku magikoak ere ezagutzeko eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko.

Ez izan zalantzarik, aukeratu zure abenturarik gogokoena eta zatoz gozatzera, gu arduratuko gara gainerakoez!

Abentura Kiroletako jarduerak

Espeleología en Euskadi

Ezagutu lurraren sekretu misteriotsuenak. Aukeratu lurrazpiko abenturarik erakargarriena eta animato zaitez mundu ilun bezain magikoa ezagutzera.

Barranquismo

Ura, adrenalina eta dibertsioa. Gozatu txirristekin, jauziekin eta rapelekin, Euskadiko ibai, eta arroila ikusgarrienak deskubritzen dituzun bitartean.

PUENTING EN EUSKADI

Puenting jardueran sentsazio ahaztezinez betetako salto batera eramango gaituen jauzi bat egingo dugu.
3,2,1 SALTO!

Escalada en Egino

Hautsi zure muzak eta ausartu grabitatearen legeei aurre egiten. Ezagutu zeure burua eta sentitu arrokaren testura zure eskuetan. Gorputzaren eta adimenaren arteko oreka aurkitzen lagunduko dizugu.

VIA FERRATA PEÑA KARRIA

Ausartu horma bertikalak gainditzera altzairuzko kable bati jarraituz eta horman jarritako eskaileren laguntzarekin, igoera osoan zehar segurtatuko baitzaitu.

Actividad de Orientación en Euskadi

Ez galdu iparra eta ikasi mendian orientatzen iparrorratz eta mapa kartografiko batekin. Gozatu gure orientazio-probez eta ezkutatutako baliza guztiak aurkitu.

Senderismo y montaña en Euskadi

Ezagutu bertatik bertara gure Parke Naturalek ezkutatzen dituzten sekretu guztiak. Sentitu aske eta aire garbia arnastu gure inguru ikusgarriez gozatzen duzun bitartean.

eskalada

Egun ahaztezina bizi adrenalinaz eta dibertimenduz betea. Aukeratu zure jarduerak eta abentura hasi dezala!